Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera

Sexualitate-aholkularitza Zerbitzuaren ikasturte hasiera

2016/10/13 17:14
Urriaren 17an hasiko da eta ikasturte berriarekin batera, Urola Garaiko Berdintasun arloak BILUZIK MUNDURA, sexualitateari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri du.

 

Legazpin zuzeneko zerbitzua hileko hirugarren astelehenetan eskainiko da eta hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da, urriak 17, arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, udaletxeko batzar aretoan.

Posta elektronikoaren bitartez biluzikzerbitzua@hotmail.com edo sare sozialen bidez ere zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke.

Sexualitatearen inguruan zalantzaren bat daukazu?

Inori galdetzera ausartzen ez zaren kezka izkuturen bat?

Harremanei buruzko dudarik?

Edota generoa eta feminismoaren inguruan hausnartzen aritzen zara eta batzuetan galduta sentitzen zara?

Horrelako dudak edo antzekoak badituzu, Biluzik Mundura zerbitzura jo dezakezu. Banan-banako arreta; atentzio anonimoa eta konfidentziala, berehalakoa, eskuragarria eta doakoa jasoko duzu. Informazioa, aholkularitza, detekzioa, deribazioa, laguntza eta kudeaketa eskainiko zaizu.

Nahiz eta gazte eta nerabeei zuzendua izan, adin guztietako pertsonak hartzen dira zerbitzuan, sexu eta genero gaietan bakoitzaren premiei erantzutea baita helburua.

► Hona hemen ikasturte osoko egutegia◄

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak