Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Soziolinguistika Klusterra: Hausnartu sariak zabalik

Soziolinguistika Klusterra: Hausnartu sariak zabalik

2016/09/21 10:10
Soziolinguistika Klusterrak, aurten ere, Hausnartu sariak antolatu ditu. Helburua da euskara eta gizartea gai hartuta lantzen den ikerketa bistaratzea, eta jendartean zabaltzea. Irailaren 30ean bukatuko da lanak aurkezteko epea. Hona hemen oharra eta irizpideak:

Kaixo lagun,
Dakizun moduan, Soziolinguistika Klusterrak HAUSNARTU sarietarako deialdia egin du aurten ere, euskal esparruan ikertzen eta lanean ari diren guztien artean, lan hoberenak saritzeko asmoarekin.
Euskal soziolinguistika esparruko ikerketa saritzea du helburu lehiaketak. Hau da, euskara eta gizartea gai hartuta lantzen den ikerketa bistaratzea, eta jendartean zabaltzea. Beraz, lanak euskararen esparrura ekarritako diziplina desberdinetakoak izan daitezke: soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
Aurkeztutako lanak jatorrizkoak (argitaratu gabeak) eta luzera muga jakina dutenak izango dira (30.000 eta 60.000 karaktere bitartekoak). Baina, ikerketa luzeagoen sintesia ere izan daitezke, baldin eta argitaratu gabeak badira.
Horrez gain, 8-10 lerroko laburpena eta 4/6 hitz gako ere aukeratu behar ditu egileak.
Eskaintzen diren sariak honakoak dira:

  • Lehen saria: 1.500€ eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
  • Bigarren saria 1.000€
  • Hirugarren saria 700€.

Lanak aurkezteko epemuga irailaren 30a da.
Informazio gehiago Soziolinguistika Klusterreko webgunean duzu, http://www.soziolinguistika.eus/hausnartu.  Nahiago izanez gero, jar zaitezke gurekin harremanetan mezu elektronikoz (kluster@soziolinguistika.eus, hausnartu@soziolinguistika.eus) edo 943 592 556 telefono-zenbakira deituz. Atseginez erantzungo dizugu.
Besterik gabe, eta zure interesekoa izango delako esperoan agurtzen zaitugu.


Uxoa Anduaga
u.anduaga@soziolinguistika.eus
943 592 556
 
Soziolinguistika Klusterra
Martin Ugalde Kultur Parkea
20140 Andoain

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak