Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Trikitixa: maketa lehiaketa

Trikitixa: maketa lehiaketa

2017/02/03 10:15
Euskal Herriko trikitizale elkartean maketa lehiaketa antolatu du. Aukera polita Legazpiko trikitilari gazteentzat. Hauek oinarriak:

BALDINTZAK:
1. 25 urtetik beherako parte hartzaileei zuzendua.
2. Abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da.
3. Abestiak inon argitaratu gabea izan behar du.
4. Abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edo/eta panderoa agertzea.
5. Edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira: Bakarka, bikoteka, taldeka…
6. Abestia bideoz aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla.
7. Abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen esku geratuko da.

HAUTAKETA:
Epaimahaia EHTEko zuzendaritzak osatuko du eta bere irizpideen arabera 10 abesti aukeratuko ditu.
Hautaketa prozesuan ez da parte hartzaileen irakaslerik egongo.

SARIA:
Aurkezten diren talde guztietatik 10 aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da 2017ko ekainaren erditik aurrera.
Hamar talde horietako hoberenak (beti ere Elkarteko zuzendaritzaren irizpideen arabera) bideoklipa grabatzeko aukera izango du eta ondoren weberatu egingo da.
Epaimahaiak hala erabakiz gero saria bertan behera gera daiteke.

IZEN-EMATEA:
Bideoa trikitixa@trikitixa.eus helbidera bidali behar da 2017ko maiatzaren 15a baino lehen.
Emaitza maiatzaren 31n argitaratuko da www.trikitixa.eus webgunean.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak