Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Txakurrak lotzeko uztaia

Txakurrak lotzeko uztaia

2017/09/07 14:30
Udaletxeak dagoeneko badu txakurrak lotzeko uztaia. Hauxe da Udalaren oharra:

Udaletxeak dagoeneko badu txakurrak lotzeko uztaia

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren sarreran jarri da aipatu uztaia.

Asko dira udaletxera hainbat gauza egitera euren txakurrekin datozenak.

Hori ikusita, Legazpiko Udalak uztai bat jarri du Herritarrentzako Arreta Zerbitzura sartzeko ate ondoan.

Horrela, txakur baten konpainia duten herritarrak lasai etor daitezke udaletxera egin behar duten tramitea egitera, txakurra leku seguruan utzi dezaketelako. Bestalde, txakurren beldur edo oso lagun ez diren herritarrak ere lasai egin ditzakete euren tramiteak, txakurrak behar bezala lotuta eta kontrolatuta daudela jakinda.

Urrats bat gehiago Legazpin herritarren eta txakurren arteko errespetuzko elkarbizitza lor dezagun.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak