Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Txoribox larunbatean

Txoribox larunbatean

2018/10/03 09:12
Legazpi inguruko txoriak ezagutzeko aukera izango da Domingo Agirre eta Aranzadiren esku. Hauxe da Domingo Agirreko guraso elkarteak bidalitako oharra:

Legazpi inguruko txoriak ezagutzeko aukera Domingo Agirre eta Aranzadiren esku

Domingo Agirreko Guraso Elkarteak sustatua eta Aranzadiren zientzia elkartearen eskutik, “Txoribox”, hegaztiak behatzen ikasteko tailerra aurrera eramango da larunbata honetan eskolan

 “Txoribox” ingurumen heziketa proiektu bat da bi helburu nagusi ditu: natura ezagutu eta zaintzearen beharraz gizartea sentsibilizatu eta prozesu naturalak eta animalien populazioen kontserbazioan eragiten duten parametroak aztertzearen garrantziaz ohartarazi.

Eskolatik bultzatua, gure ingurunea hobeto ezagutzeko eta naturarekin bat eginez, Legazpi eta inguruetan aurkitu ditzazkegun txoriak ezagutzeko aukera izango dute haurrek larunbata honetan. Lehenengo saioa izango da hau eta parte hartzaileak goizeko 10:30etan elkartuko dira Domingo Agirre eskolako liburutegian. Lehenengo topaketa honetan gure herriaren inguruan aurki ditzakegun txoriak behatzen ikasteko ikastaro txiki bat egingo da eta ondoren, inguruan ditugun txoriak behatzera aterako dira.

Domingo Agirreko Guraso elkarteak antolatutako ekintza izanda ere, bai eskolako eta baita herriko haur guztiek ere parte hartu dezakete, ekintza herrira zabalduz; hori bai, zortzi urte baino gutxiago dituzten haurrak heldu batekin parte hartu beharko dute.

Ikastaroaren prezioa 10€koa izango da eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, azken eguna osteguna izango delarik. Domingo Agirreko ikasleen kasuan Inika bidez eman daiteke izena; besteek Eskolara deitu beharko dute 943 73 00 68 telefono zenbakira. Parte hartze kopurua mugatua da, 30 haur. Gomendagarria da ikastarorako prismatikoak eramatea.
Azaroan beste tailer bat izango da, bigarrenzatia, honetan herriko zuhaitzetan txintxilikatzeko  txorientzako habiak eta jan lekuak egin eta zintzilikatuko direlarik.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak