Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Udal Gobernuaren mezu kezkagarriari erantzunez

Udal Gobernuaren mezu kezkagarriari erantzunez

2017/06/30 11:10
Legazpiko Zero Zabor taldeak Udal Gobernuak hondakinen datuei buruz argitaratutako idatziari erantzun dio ohar honetan:

UDAL GOBERNUAREN MEZU KEZKAGARRIARI ERANTZUNEZ

Ekainaren 26an udal etxeko web orrian argitaratu zuten berriak zera zioen "2016. urtean baino 29.000 kilo hondakin gutxiago sortu dugu". Testuan zehar datuak ageri ziren "2.500 kilo errefusa gehiago sortu dugu, 5.400 kilo ontzi gehiago, 1.170 kilo arropa gehiago eta 53 kilo pila gehiago". Artikuluaren amaierako lerroetan gainera, zera adierazten zen: Berri onak dira eta horrek garbi adierazten du, beste behin ere, Legazpiren konpromiso tinkoa birziklatzearekin. Datu horiek gure udalerrietan hondakinak behar bezala bereizten jarraitzera animatu behar gaituzte.

Udal gobernuak hondakinen kudeaketarekiko duen jarrera arduragabea eta kezkagarria dela iruditzen zaigu.

Hasteko 2017ko eta 2016ko lehen bost hilabeteak konparatzen dituzte. Aurten sortutako hondakinak guztira 29.000 Kg gutxiago direla diote (datu zuzena 26.641 Kg da) baina 2015eko lehen bost hilabeteekin alderatu ezkero, 64.160 Kg gehiago dira 2017an sortutakoak.

Sasietako teknikariek dioten moduan, bost, hilabete gutxi dira konparaketak egiteko eta orokortasunari eta joerari begiratu behar zaio. Hartara, datuen interpretazio egokiagoa egingo dugu beste behin.

2014. urtean bilketa sistema mixtoa izan zen. Hortik aurrera, bilketa sistema aldatzen joan zen eta horren ondorioak argi ikus daitezke sasietako tauletan. Baina deigarria iruditzen zaigu ondorengo grafikan islatzen den hondakinen igoera (ez daude barne traste zaharrak beste urteekin konparagarria izan dadin):

Arazoa argiago ikusteko, batazbeste legazpiar bakoitzak zenbat errefusa sortu duen (kg/pertsona/hilabete) aztertu daiteke urteka:

Udal gobernutik aipatzen dutenez, organikoaren zenbatekoak gorabeherak izaten ditu, agian autokonpostak eta auzokonpostak zerikusia izan dezakete datu horietan.

Birziklatzera doazen materialetan berriz, 2014 urteko zifrak baino gorago kokatzen gara (aurtengo estimazioan 33 tona gehiago), eta ondorioztatzen duguna da, berrerabili eta hondakinak gutxitzeko pausuak beharrezkoak direla eta ez direla egiten.

Errefusa da kezkagarriena, azken urteetan %27,34 egin baitu gora eta ekologikoki nahiz ekonomikoki hau da hondakin garestiena.

Beraz, ez, ezin gara datuetaz poztu, ezin gara errefusaren igoeraz poztu eta udalak ere ez luke hala egin behar. Eta ezta ez luke "%79ra igotzea" ospatu behar, bere garaian %83an mantenduko zutenaren konpromezua hartu baitzuten.

Beste behin ere, Legazpiko Zero Zabor taldetik udal gobernuari hondakinen kudeaketa arduratsu eta garbi bat egin dezan eskatzen diogu, materialen berrerabiltzea eta hondakinen gutxitzea bultzatuz eta baita ere gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin.

etiketak:
ZingiZango
ZingiZango dio:
2017/07/06 15:24
Zuzenketa: argazkia eta oina ezabatu ditugu. PSE-EE Udal Gobernuko kide dela ulertarazten zuen argazki-oinak. Legazpiko PSE-EEk ez duela aipatzen den prentsa-oharrean parte hartu eta ez dela Udal Gobernuaren parte jakinarazi digu. Barkatu gure akatsa.
sozialista
sozialista dio:
2017/07/07 11:48
Alkateak 2 urte hauetan izan duen jarrera ikusirik, ez nau arritzen alkatearen ondoan agertzen den argazkiak publikatzea nahi ez izatea.
tente
tente dio:
2017/07/07 13:12
Egunen batean tente joan beharraren beharraz, atzeraka eroriko da emakumea...
Hori da hori kabitu ezina daukana.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak