Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Udala: egutegiaren lehiaketa

Udala: egutegiaren lehiaketa

2017/09/05 10:45
Legazpiko Udalak egutegiaren lehiaketako abuztuko txokoaren informazioa eta irailerako arrastoa bidali dizkigu.
Udala: egutegiaren lehiaketa

Abuztuko egutegia

Egutegiko abuztuko txokoaren erantzuna

“Brinkola-Igaraldeko uharka”

Halaxe ezagutzen dugu txoko hau:

“Brinkolako presa”

“Igaraldeko uharka”

Nola iritsi gaitezke Brinkolako Igaraldeko uharkara?

Legazpiko plazatik abiatuta, Aizkorri kaleko bidegorritik Bikuñako errotondara iritsiko gara. Handik industrialdera jo eta Oleta bidetik erreka albotik joanda Motxorroko bidegurutzera iritsiko gara.

Errepidea gurutzatu eta aurrera jarraituko dugu Mirandaolara iritsi arte. Pilotalekua igaro ondoren Renfeko trenbide parean doan bidea hartuko dugu Pastain landetxera eta baserrira iritsi arte.

Zubia igaro eta ezkerrera egingo dugu Telleriarte auzotik Brinkola auzora doan bidea hartuz.

Brinkola gurutzatu eta azkeneko etxea, Ikastoi, igaro eta hesia bukatzen denean, eskuinaldean dagoen bidexka hartuta errekara iritsiko gara eta hantxe dago presa.

Altitudea: 467 m.

GPS koordenatuak (gutxi beherakoak):

X: 554223         Latitudea: 43º 01´03´´N

Y: 4762963       Luzera:      02º 20´04´´O

IRAILEKO arrastoa:

Toki honen izenak itsasoarekin nolabaiteko lotura dauka eta hemendik, buelta osoan, mendi bistak daude ikusgai. Bertatik Aizkorri eta Goierri ikus daitezke

web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahal izango da erantzuna.

Udalak Legazpiko  txoko zoragarri horiek bisitatzera eta plazaratutako galderak erantzutera gonbidatzen zaituzte. Berrikuntza gisa, aurten denda eta tabernetan erabiltzeko bonoaz gain, Bertatik Bertarako produktuez osaturiko saski bat ere sartu dugu sari gisa.

etiketak:
Brinkolarra
Brinkolarra dio:
2017/09/05 15:14
Okerrak???
Bi gauzatxo. Erreka ezkerraldera dago, ez eskuinaldera.
Eta Brinkolako jendeok Olalde izenarekin ezagutzen dugu paraje hori, eta uharka, guretzat Olaldeko presa da.
ZingiZango
ZingiZango dio:
2017/09/06 09:25
Iraileko arrastoan akatsa zegoen. Udalak arrasto zuzena bidali digu eta albistean txertatu dugu.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak