Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Udazkeneko barazkiak, baratzetik sukaldera

Udazkeneko barazkiak, baratzetik sukaldera

2018/10/17 09:20
Larunbat honetarako tailer bat prestatu du Domingo Agirreko Guraso elkarteak. Udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu (Legazpiko San Migel baserrian) eta sukaldatzeko aukera eskainiko zaie Lehen Hezkuntzako ikasleei (tailerra irekia da).

Udazkeneko baratzeako produktuak ezagutu eta sukaldatzeko aukera ematen du eskolak

DOMINGO AGIRRE. Udazkeneko barazkiak ezagutu eta hauek sukaldatzeko aukera eskaintzen digute oraingoan Domingo Agirreko Guraso Elkartetik, larunbata honetan aurrera eramango den ekintzari esker.

Tailer honetan, lagun eta familia giroan, udazkenean herriko baratzetan aurkitu ditzakegun barazkiak ezagutuko dituzte parte hartzaileek eta gainera hauek sukaldera eraman eta bertan esperimentatzeko aukera ere izango dute, adituen laguntzaz.
Ikastaroa Domingo Agirreko Jangela Bartzordetik bultzatzen da, Guraso Elkartearen laguntzaz eta bertako produktuak kontsumitzearen gargarrantzia azpimarratzearekin batera, elikadura osasuntsua bultzatzea ere du helburuetako bat. “Jangelako lan-taldean eskolan baratzea bat izan nahi genuen, baina eskola ondoan eraikitako igogailuaren lanek ia espaziorik gabe utzi gintuzten. Hala ere, umeek baratzearen momentu eta fase ezberdinak ezagutzea zen gure helburua. Oraingoan udazkeneko baratzea ezagutuko dugu”, azaltzen dute Jangela Batzordetik. “Horretaz gain, baratzetik platererako salto hortan, elikagaiek izaten duten eraldaketa beraiek esperimentatzea ere helburuetako bat zen, horregatik baratzetik bueltan, sukaldean sartuko gara”, azaltzen dute.

Tailerra, Domingo Agirreko Guraso Elkartetik antolatuta egonda ere, Lehen Hezkuntzako haur guztiei zuzenduta dago irekia baita, zortzi urte azpikoek nagusi baten laguntza beharko dutelarik parte hartzeko. Larunbata honetan (urriak 20) goizeko 10:00etatik aurrera ospatuko da eta hiru orduko iraupena izando du. Honen prezioa 5€koa da.

Baratzea ezagutzeko aukeratutako baserria Legazpiko San Migel baserria dugu, ikastaroa bertan hasiko delarik, eta sukaldatzea herriko Gizarte Zentroan aurrera eramango da. Domingo Agirreko eskolako ikasleen kasuan izen emateak Inika bitartez egin daitezke; besteek eskolara deitu beharko dute 943 73 00 68 telefono zenbakira. Parte hartze kopurua murriztua da, gehienez 15 lagunek parte hartuko dutelarik.

Oharrak

Tailerra San Migel baserrian hasiko da beraz parte hartzaileak bertan elkartuko dira aipatutako orduan, garraioa bakoitzaren kontura izanik. Baratzean zikintzeko aukera dagoela kontutan izanik, botak eta arropa aproposa janztea gomendatzen da.

Bestetik, sukaldatutakoa etxera eramateko, tuper bat edo bi eraman beharko dira. Sukalderako ere mantala edo kamixeta zahar bat eraman daiteke.
Sukalde ondoan jangela haundia dago, beraz umeak sukaldean dauden bitartean, guraso eta anai-arreba txikiak bertan egon daitezke. Animatu eta parte hartu!

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak