Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Urtarrilaren 11n zabalduko da San Juan haurreskolan izena emateko epea

Urtarrilaren 11n zabalduko da San Juan haurreskolan izena emateko epea

2016/01/11 10:10
Martxotik aurrera hasi nahi dutenei zuzendua dago eta urtarrilaren 15era bitarte egin ahal izango da.

Legazpin bi haurreskola daude: “Legazpiko San Juan Haurreskola” eta “Legazpiko Itxaropen Haurreskola”. Biak udaletxeko eraikinetan kokatuta daude eta biak publikoak dira, “Haurreskolak” Partzuergokoak.

Itxaropenen plaza guztiak beteta daude, horregatik orain ez da izena emateko epea zabaltzen.Bai ordea, San Juan Haurreskolan, non 20 plaza libre dauden: 13 plaza, 0-1 urtekoen geletan; eta 7 plaza, 1-2 urtekoen gelan.

Izenematea egiteko informazio guztia www.haurreskolak.eus webgunean duzue, Informazioa / Informazio orokorra / Gurasoak atalean hain zuzen, 2015-2016 ikasturteko haurreskolei buruzko triptiko informatiboa, izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta haurrak onartzeko arauak eta irizpideak daude eskura.

San Juan Haurreskolan izenematea egiteko ordutegia 13.00etatik 14.30etara izango da. Dena den, edozein duda argitzeko, bertara jo dezakezue, aurretik 943 730 434 telefonora deituz edo sanjuan.legazpi@haurreskolak.eus e-postara idatziz.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak