Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri

Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri

2018/01/15 17:00
Joan den larunbatean, urtarrilaren 13an, Legazpiko Latxartegi Aretoan jokatu ziren Haurren Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketen B saileko ligaxkako lehen Saioak. Kultura Sailak argazkiak eta kronika bidali dizkigu.
Urtarrilaren 13ko dantza txapelketen berri

Dantzari legazpiarrak

Zizurkil eta Alegiara joan ziren Haurren Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako lehen sariak

Soinu Zahar: Amaia Aizpurua. Aurresku: Aritz Maiza

Urtarrilaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpiko XXIV. Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketa eta VI. Gazteen Soinu Zahar Txapelketako saioak jokatu ziren.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 14 neskatila (soinu zaharrak), hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Ane Arrizabalaga eta Nahia Lopez legazpiarrak, eta 10 mutil (aurreskua), hauen artean Markel Garmendia legazpiarra, aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren Soinu Zaharrenen txapelketa Zizurkilgo Amaia Aizpuruak irabazi zuen, aldiz Aurresku txapelketa Alegiako Aritz Maizak.

Legazpiarrak lan bikaina egin zuten, Ane Arrizabalaga hirugarren sailkatu zen.Ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak eta Legazpiko Udalak txapelketa hau aurrera eramateko ezinbesteko lankide izan dituen, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Dantzari, irakasle eta gurasoei ere gure eskerrik zintzoenak.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak