Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / V. Eufemiano Iturri lasterketa. Badatoz Saninaziok!

V. Eufemiano Iturri lasterketa. Badatoz Saninaziok!

2011/07/06 12:25
Urtero bezala, Saninaziok gerturatzearekin batera, Eufemiano Iturri lasterketaren aurkezpena egiten dugu parte hartu nahi dutenek prestaketa zorrotz bat aurrera eramateko tartea izan dezaten.

Eta ez da gutxiagorako, urtetik urtera ematen ari den partaidetzaren kantitatearen eta kalitatearen gorakada aipagarriak izaten ari baitira, irabazleen artean Zuhaitz Ezpeleta bezelako ospe handiko korrikalari bat izatera iristeraino..

Aurtengo lasterketari dagokionez aldaketa handiegirik ez da egongo eta zer edo zer aipatzekotan, banatuko diren garaikurrak lasterketarako esklusiboki eginak direla aipatuko genuke. 

Beraz, parte hartu behar duzuenok ez ahaztu izena ematen Gaztetxen, Maiatzan edo Karibe Zaharren uztailaren 25 baino lehen oinez edo bizikletaz arituko zareten adieraziz, eta lasterketa egunean irteera ordua baino lehenago gerturatu zaitezte Saninazio plazara dortsal banaketa azkar eta ondo egin dezagun.

Bukatzeko, beti bezala eskerrak eman nahi dizkiegu Caravanas Oñate eta Ibargutxi Kirolak-i, parte hartzaileen artean zozketatuko den materiala emateagatik.

Animatu zaitezte parte hartzen eta animatu zuen ezagunak, giro ederra ziurtatua dago eta!!

 

etiketak:
Anonimoak dio:
2011/07/06 16:05

http://www.zingizango.com/blogak/legazpiko-gazte-asanblada/archive/2010/08/02/iv-eufemiano-iturriko-sailkapenak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak