Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zer ari da gertatzen Sirian? Aritz Saidiren hitzaldia

Zer ari da gertatzen Sirian? Aritz Saidiren hitzaldia

2018/04/13 09:20
Beti-Gazte animakzio elkarteak antolatuta, apirilaren 19an burutuko da kultur etxeko areto nagusian, iluntzeko 7etatik aurrera.

Aurten ere, hitzaldi interesgarri bat ekarri nahi izan dugu Legazpira, komunikabide handien informazio interesatuetatik at, egunerokotasunean presentzia handia duten gaiak aztertu eta era ulerkorrean azaldu ahal dituzten pertsonei hitza emateko dugun intentzioari jarraituz.

Oraingoan horren korapilatsua, luzea eta gogorra suertatzen ari den SIRIAko gatazkari buruz hitz egiteko, ekialde hurbilean aditua den Aritz Saidi izango dugu kultur etxeko areto nagusian, apirilaren 19an, osteguna, iluntzeko 7etatik aurrera.

Hitzaldiaren izenak dioen bezala, erantzun oso zaila duen galdera erraz baten inguruan arituko gara; Zer ari da gertatzen Sirian? Hitzaldia euskaraz bada ere, ez da arazorik izango erdarazko laburpentxoak egin edo eta galderei erantzuteko, intentzioa baita informazioa ahalik eta jende gehienari helaraztea.

Zatoz kutsatu gabeko informazioa jaso eta gatazka honen inguruan izan ditzakezun dudak argitzera! Animatu ingurukoak!

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak