Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zine karteldegia.

Zine karteldegia.

2017/02/03 11:27
3, OSTIRALA:. “En tránsito” Dokumentala. Zuz.: Oskar Tejedor. 22:15ean Latxartegi Aretoan. Zine-Kluba. 5, IGANDEA: “Vaiana”. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako zinea. 5, IGANDEA: “El faro de las orcas ". Zuz: Gerardo Olivares. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Igandetako saioa. Ostiraleko Zine-Klub saioan, Oskar Tejedor legazpiarra, eskainiko den filmaren zuzendaria, bertan izango da. Bere labur-metraia bat ere eskainiko da.

En transito

 

FITXA TEKNIKOA

 

Zuzendaria eta gidoi-egilea: OSKAR TEJEDOR. Argazkia: ALVARO HERRERO. Musika: JORGE GRANDA. Soinua: PABLO BUENO & MARTIN GURIDI. Muntaketa: MAIALEN SARASUA & OSKAR TEJEDOR. Animazioa: AITOR HERRERO. Iraupena: 87 minutu. Generoa: DOKUMENTALA.

 

EN TRANSITO filmak milaka ama latinoamerikarren errealitatea erakusten digu. Asko eta asko dira hego Amerikatik egonkortasun ekonomikoaren bila Europara datozen amak eta egoera horrek ondorioak ditu euren seme-alabekin dituzten harremanetan. Muturreko egoera horietaz ez da hitz egiten, ez dira ezagutzen baina izugarrizko eragina izango dute euren bizitzetan. Emakume etorkin horiek euren seme-alabekin izaten dituzten elkarrizketen bidez, EN TRANSITO filmak migrazioa “acá” nola bizi den eta “alla” geratzen direnen bizi-baldintzak zeintzuk diren erakusten du. Kodez betetako komunikazioa da; batzuetan mezua ez da iristen, galdu egiten da edo aldatu eta premiazkoa da bi errealitateak ongi ezagutzea mezu hori ulertzeko. Historia zirraragarriak eta lazgarriak dira baina etorkizunari begira itxaropen izpi bat dutenak.

 

Oskar Tejedor (1968) zuzendari eta gidoi-egile independentea da. Sari ugari jaso zituen Annual Worldfest Houston edo Seminci jaialdietan CUIDADORES (2011) izeneko bere dokumentalarekin eta fikziokoak ez diren lanengatik nabarmendu da. COMPAÑERAS DE VIAJE bere dokumentala emigrazioaren nazioarteko biltzarrean aukeratu zuten eta garbi uzten du horrek gizarte arloko gaiak direla interesatzen zaizkionak.  Oskarrek lankidetza sare sendoa osatu du hainbat gizarte arloko erakundeekin eta taldeekin. Horren adibide dira, AVRO-Holandan 2009an ikusle gehien izan duen “BALENCIAGA, PERMANECER EN LO EFIMERO” edo “TXALAPARTA, el eco de un pueblo” dokumentalak.

 

Bere proiektuak gauzatzen hasi aurretik, Oskar Tejedorrek ikus-entzunezko hainbat enpresekin aritu da lankidetzan, bai nazio mailan bai nazioartean. Bere prestakuntza ere nazioartekoa izan da: Holandan ingeniaritza ikasi zuen eta Parisen diseinu industrialean espezializatu ondoren, artearen eta ikus-entzunezkoaren munduan murgiltzea erabaki zuen. Lillen bideo arte ikasi zuen; Parisen zine-zuzendaritza eta Madrilen gidoiak egiten eta aktoreak zuzentzen ikasi zuen. Horrezaz gain, koprodukzioko foroak koordinatu ditu eta modu aktiboan egiten du lan proiektuetako aholkulari eta tutore gisa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Gaiak