Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zine Klub Legazpi Elkartearen denboraldi berria

Zine Klub Legazpi Elkartearen denboraldi berria

2018/10/01 08:33
Elkarteak denboraldi hasierako filmen berri eta Javier Arrietaren lanaren aitortza bidali digu honako oharrean:

Zine Klub Legazpi Elkartea

 Zine Klub legazpi Elkarteko denboraldi berria hastear dago. Dagoeneko 10 pertsonako talde batek heldu diogu aipatu denboraldiaren prestakuntzari, baina artearen eta kulturaren alorrean zinearen hedapenak duen garrantziaz interesa duen jendea hartzeko prest gaude.

 Urriaren 5, 6 eta 7an ekingo diogu doaneko emanaldien ziklo berriari. Bere garaian Zine klubean programaturiko maila handiko hiru pelikula, benetako maisu-lanak, hautatu ditugu.

  • Urriaren 5ean, ostirala, 21:30ean    Barry Lyndon;     Stanley Kubrick
  • Urriaren 6an, larunbata, 21:30ean  Novecento;   Bernardo Bertolucci
  • Urriaren 7an, igandea, 19:30ean      El gran dictador;   Charles Chaplin

 Zine Klubarekin bateratsu, laster zabalduko dugu haurrentzako filmen eta film komertzialaren programazioa.

  Zinez eskertu nahi diogu Javier Arrietari azken urteotan egindako lan eskerga, bera gabe ezinezkoa izango baitzen zaleek biziki estimatzen duten zine eskaintza kilikagarriari eustea.  Zinearen xarma oraindik ere ezezagun dutenak etortzera animatu nahi ditugu, kulturaren handitasuna biltzen baitu bere baitan, dela historia, dela musika, dela irudia, emozioa, etab.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Gaiak