Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zine Latxartegi Aretoan, ostiral eta igandean.

Zine Latxartegi Aretoan, ostiral eta igandean.

2017/10/05 11:39
6, ostirala: “El otro lado de la esperanza”. Zuz.: Aki Kaurismaki. 21:30ean. Zine-Klub saioa. 8, igandea: “Gru 3. Mi villano favorito”. 17:00etan . Haurrentzat. 8, igandea: “Maudie- El color de la vida". Zuz:. Aisling Walsh. 19:30ean . Igandeko saioa. Ostiraleko filmaren berri zabalagoa izateko jarraitu irakurtzen.

El otro lado de la esperanza

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: Toivon tuolla puolen. Zuzendaria/gidoia/produkzioa: Aki Kaurismäki. Herrialdea: Alemania, Finlandia. Urtea: 2017. Iraupena: 98 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Sakari Kuosmanen, Janne Hyytiäinen, Ilkka Koivula, Kaija Pakarinen, Kati Outinen, Tommi Korpela, Ville Virtanen. Banatzailea: Golem Distribución. Argazki zuzendaria: Timo Salminen. Muntatzailea: Samu Heikkilä. Soinua: Tero Malmberg.

 

 

            Immigrazio ilegalaren arazoak Europan salaketa eta errua azalarazten duten fikziozko filmak eta dokumentalak sortzen dituen garai honetan, El otro lado de la esperanza bezalako film bat ez-ohikoa eta arraroa da.

 

            Egia esan, Aki Kaurismäki maisu finlandiarraren filmografia arauetatik kanpo egon ohi izan da beti eta bere filmetan erabiltzen duen umore absurduan, izpiritu anarkistan, elementu tragikomikoetan eta pertsonaia xelebreetan lirismo urria aurkitzen dugu gaur egungo zinean. Ez da Kaurismäki zuzendariaren filmean etorkin bat aurkitzen dugun lehenengo aldia baina oraingoan Khaled (Sherwan Haji) izango da protagonista nagusia, Europa zeharkatuz hainbat gorabehera gainditu behar izan ondoren Helsinkira iristen den suntsitutako Aleppo herriko herritarra. Ematen duen urrats bakoitzean burokraziaren, nahasmenduaren eta, batik bat, arrazismoaren eta xenofobiaren biktima da (neonazien erasoa jasaten du adibidez) eta legalki errefuxiatu politikotzat hartua izatea du helburu.

 

            Beste protagonista Wikström (Sakari Kuosmanen) da, bere emaztea utzi, negozioa saldu eta diru guztia pokerrean jolastea erabaki duen arropa saltzailea. Pokerrean irabazi eta jatetxe patetiko bat erostea erabakitzen du. Laster gurutzatzen dira Kaurismäki zuzendariaren zinearen antiheroi horren eta Khaled etorkinaren bideak baina zuzendariak ihes egiten du paternalismotik. Aldiz, begirada politiko zalantzagarria ageri da baina, batez ere, humanismoa da El otro lado de la esperanza filmean aurkitzen duguna, azpijokoa saihesteko sentsibilitatea eta bere istorioetan nora ezean dabiltzan galtzaile maitagarrien errebindikazioa. (Diego batlle. 2017ko abuztuaren 3an. http://www.lanacion.com.ar/2049382-el-otro-lado-de-la-esperanza-queribles-perdedores-en-la-mirada-de-un-gran-creador)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak