Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zine saioak Latxartegi Aretoan

Zine saioak Latxartegi Aretoan

2017/11/22 17:01
24, ostirala: "Doña Clara". Zuz.:.Kleber Mendonça 21:30ean. Zine-Klub saioa. 26, igandea: "Emoji, la película". 17:00etan Latxartegi Aretoan. Haurrentzako. 26, igandea: "Una cita en el parque ". Zuz.: Joel Hopkins. 19:30ean. Igandeko saioa. Larunbatean, azaroaren 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta emanaldi berezi bat izango da gainera: “Volar” Dokumetala. Zuz.: Bertha Gaztelumendi. 21:30ean Latxartegi Aretoan.

Doña Clara

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: Aquarius. Zuzendaria: Kleber Mendonça Filho. Gidoia: Kleber Mendonça Filho. Herrialdea: Brasil. Urtea: 2016. Iraupena: 140 min. Generoa: drama. Aktoreak: Sonia Braga, Jeff Rosick, Irandhir Santos, Maeve Jinkings, Julia Bernat, Carla Ribas, Fernando Teixeira, Rubens Santos. Ekoiztetxea: CinemaScópio Produções / SBS Productions. Argazkia: Pedro Sotero, Fabricio Tadeu.

 

Filma hau benetan gomendagarria da bertute asko dituelako. Horregatik hainbat eta hainbat sari jaso ditu zine-jaialdi desberdinetan eta Canneseko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Eta hori Brasilgo film batekin gertatzea ez-ohiko gauza da. Beraz, gomendagarria da eta filma oharkabean joan daiteke, koadro teknikoan eta artistikoan izen ezagunak ez daudelako.

 

Recife herrian jaio zen Kebler Mendonça Filho zuzendariak fikziozko film bat egin zuen lehenengo (‘Neighboring sounds’, 2012) eta beste hau bere bigarren film luzea da. Bertute handiak ditu maila guztietan; horrela film aparta egin du eta, bertan, ezin hobea da Sonia Braga aktorearen lana, beste behin ere zine latino-amerikarraren ikono dela baieztatzen duena. Zine zalea denak, beraz, ezin du film hau galdu; 140 minututan filmak ikusleekin konektatzen du, Clara bere pertsonaiaren eta Aquarius jatorrizko eraikinaren bitartez. Biak, Clara eta eraikina, urte berean sortu ziren, 65 urte lehenago eta azken urteetan izan diren aldaketa nagusien lekukoak izan dira, turismoa tartean dela.

 

Clara hondartza ondoan dagoen eraikin bateko apartamentu batean bakarrik bizi den musika-esatari ohia da. Eraikin-sustatzaile batek bera bizi den Aquarius eraikineko apartamentu guztiak erosi ditu baina Clarak ez du bere etxea uzteko jaso duen eskaintza tentagarria onartu. Horregatik, pertsona ez-atsegina bihurtu da baina berak ez du amore emango.

 

Filma hiru zatitan dago banatuta: Clararen ilea, Clararen amodioa eta Clararen minbizia. Filmean atzera begiratzen du protagonistak eta bere bizitza intimoa ezagutzeko aukera du ikusleak. Horrela jakingo du 17 urte lehenago maite zuen gizonak abandonatu egin zuela, seme-alabak dituela eta minbiziaren aurka borrokatzen ari dela. Orainean, protagonista tinko ari da borrokatzen, metodo itzalenak erabiliz bere erresistentzia gainditu nahi dutenen aurka.(Antonio Dopazo  2017-03-14. http://ocio.laopinioncoruna.es/cine/criticas/dona-clara-virtudes-todos-niveles-nws570696.html)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak