Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zinea Latxartegi Aretoan

Zinea Latxartegi Aretoan

2017/02/16 11:16
Hona asteburuko karteldegia: 17, ostirala: "La doncella". Zuz.: Park Chan Wook. 22:15ean Zine -KLub saion. 19, igandea: "La tortuga roja". 17:00etan Haurrentzat. 19, igandea: " Elle". Zuz.: Paul Verhoeven. 19:30ean Igandeko saioa. Ondoren duzu Zine-klub saioko filmaren sinopsia.

La doncella

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko titulua: Ah-ga-ssi (The Handmaiden). Zuzendaria: Park Chan Wook. Gidoia: Park Chan-wook, Jung Seo-kyung (Eleberria: Sarah Waters). Urtea: 2016. Herrialdea: Hego Korea. Iraupena: 144 min. Generoa: Drama, erromantzea, thriller. Aktoreak: Ha Jung-woo, Kim Min-hee, Jo Jin-woong, Kim Tae-ri, Moon So-ri, Kim Hae-suk. Argazkia: Chung Chung-hoon. Musika: Cho Young-wuk.

 

Park Chan-wook zuzendaria ate handitik itzuli da ‘La doncella’ filmarekin, bere baitan film asko dituen film asaldatzailea. Maitasunari eta zapalkuntzari buruz hitz egiten duen film zehaztezina da eta bi gai horiek tratatzeko erotismoa, jakin-mina, drama eta tonu bortitza eta makurra erabiltzen ditu, umore beltzerako lekua utziz. “Voyeurs” menderatu gabeei buruzko filma da eta entzun izan diren eskandaluzko historien publiko morbosoen leku deserosoan jartzen du ikuslea.

 

Hasieratik, Park Chan-wook zuzendariak ikusten ari garenaren logikari aurre egitera bultzatzen gaitu: nekazari neska korearra Japoniako familia aberats batera bidaltzen dute lanera. Drama baten aurrean gaudela dirudi baina ez da horrela. Gauzak ez dira diruditena eta pertsonaiaren ikuspegiak aldatu egingo dira filmean zehar eta, era berean, aldatu egingo da historia kontatzen digunaren ikuspegia. Filmean behin baino gehiagotan ikusiko dira beste filmetako aipamenak; ikuspegi-aldaketek eta pertsonaiek historia bera kontatzeko duten modu desberdinek ‘Rashomon’ filma dakarkigute gogora; beste momentu batzuetan nabaria da ‘Las diabólicas’ filmarekin duen antzekotasuna eta, azkenik, filmaren eszena erotikoak ikustean, ‘La vida de Adele’ filmaren eszenak datozkigu gogora.

 

La doncella’ film sotila eta ondo eraikia da; beste garai batean kokatuta egoteak zuzendaria filmari aire klasikoa ematera bultzatu du baina bere begirada bortitza eta makurra ahaztu gabe. Bisualki film ederra da eta, Korean eta Japonian kokatzen bada ere, oso ondo islatzen du viktoriar giroa. Filma Sarah Waters idazlearen ‘Falsa identidad’ eleberrian oinarritzen da eta Jack Clayton zuzendariaren ‘Suspense’ filmarekin parekatzen da.

 

Film osoa maisutasunez dago josia baina azkeneko puntada da sentipen asaldatzaileena uzten duena eta ikusleak bera ere kontakizunaren pertsonaia bat izango ote den galdetzen dio bere buruari, protagonistetako baten osaba gorrotagarriak antolatzen dituen irakurketa-saio gaiztoetara joaten diren pertsonaia anonimo horietako bat agian?. Filmaren amaierak ‘voyeur’ errudun-sentipen gazi-gozoa usten du.

 

Emaitza argigarria da, ‘Oldboy’ filmak badu zeinekin lehiatu Park Chan-wook zuzendariaren behin betiko obraren titulua lortzeko. (Sergio Ariza Lazaro. 2016ko abenduaren 2an. http://www.diariocritico.com/cine/la-doncella-critica)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak