Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zinea Latxartegi Aretoan

Zinea Latxartegi Aretoan

2017/11/30 15:51
Abenduak 1, ostirala: "Dunkerque". Zuz.:Christopher Nolan. 21:30ean. Zine-Klub saioa. Abenduak 3, igandea: "Hurrak eta Lapurrak 2". EUSKARAZ. 17:00etan. Haurrentzako. Abenduak 3: "Amor a la siciliana". Zuz.: Pierfrancesco Diliberto. 19:30ean. Igandeko saioa.

Dunkerque

 

FITXA TEKNIKOA

 

Jatorrizko izenburua: Dunkirk. Zuzendaria: Christopher Nolan. Herrialdea: Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak. Urtea: 2017. Iraupena: 107 min. Generoa: drama, thriller, historikoa, gerrakoa, akzioa. Aktoreak: Kenneth Branagh, Mark Rylance, Tom Hardy, Harry Styles. Casting: John Papsidera. Argazki-zuzendaria: Hoyte Van Hoytema. Produkzioko diseinua: Nathan Crowley. Jantzien diseinua: Jeffrey Kurland. Gidoilaria: Christopher Nolan. Muntaketa: Lee Smith. Musika: Hans Zimmer. Produkzioa: Christopher Nolan, Emma Thomas.

 

Dunkerque”, Christopher Nolan gidoilari, zuzendari eta ekoizlearen lehenengo film historikoa da eta Emma Thomas emaztearen laguntza jaso du. Bigarren munduko gerran Dunkerqueko hondartzetan harrapatuta geratu ziren soldadu britainiarren ebakuazioa kontatzen du filmak. Operazio hura Dinamo izenarekin ezagutzen da eta, hari esker, 1940ko maiatzean Mantxako kanala zeharkatuz, 300.000 soldadu eraman zituzten Erresuma Batura.

 

Filma 65 milimetrotan eta IMAXean grabatu zen, ebakuazio hori gertatu zen Dunkerqueko hondartzan bertan eta, ahal dela, Nolan zuzendariak saihestu egin ditu efektu digitalak, horrela egitearen alde baitago. Hiru kontakizun desberdin daude eta ikusleek lurretik, itsasotik eta airetik doazen soldaduen esperientziak ikusteko eta sentitzeko aukera dute. Hiru kontakizun horiek tartekatu egiten dira muntaketa dinamiko batean. Horrek muntaketa sinplea izan daitekeela erakusten du, egiatan hain sinplea ez denean, Nolan zuzendariak egitura narratiboan arakatzea maite duelako.

 

Nolan zuzendariak historiak kontatzeko duen trebetasuna erakusten du beste behin ere. Oraingoan elkarrizketa justuak erabiltzen ditu eta apropos saihesten ditu elkarrizketa luzeak. Pertsona desberdinen (soldaduak eta zibilak) oinarrizko baina eragin emozional handiko ezaugarri batzuk bakarrik ematen ditu eta haien gatazka eta erronkek interesa pizten dute ikusleengan. Horrela, bizirik irauteko sena (zenbaitetan bortizki azaltzen dena) egin behar denarekin eta ekintza heroikoekin nahasten da baina modu berean azaltzen dira beldurrak eta traumak; inor ez da perfektua.

 

Filmak lorpen handiak ditu, irudiei eta soinuei dagokienez. Planoen konposaketa bikaina da eta irudiak indar handikoak dira: hondartzan, kai muturrean, itsasontzietan, ur azpian, igerian, airean,….soldaduen mugimenduekin, abioiak erasoan,…… Eta giro hori sortu da, nolabait, Hans Zimmer konpositorearen soinu-banda arriskutsuari esker. Filmean Edward Elgar musikagilearen “Nimrod” temaren bertsioa sartu du; soinu-bandaren musika tiroekin, leherketekin eta motorren zaratekin nahasten da eta konbinaketa horrek urduritasuna eta ezinegona sortzen du. Esan daiteke literalki denbora nola igaro den entzun daitekeela, tic-tac, tic-tac, tic-tac; bizitza opari bat dela senti daiteke baina bizitza hori laburra izan daiteke, istant batean joan daiteke. (Jose Maria Aresté. http://decine21.com/peliculas/dunkerque-dunkirk-33211)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak