Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Zinea Latxartegi aretoan.

Zinea Latxartegi aretoan.

2018/01/11 16:55
12, OSTIRALA: “Ana mon amour”. Zuz.: Colin Peter Netzer. 22:15ean Zine-Klub saioa. 14, IGANDEA: “Deep",17:00etan haurrentzako zinea. 14, IGANDEA: “La gran enfermedad del amor”. Zuz:. Michael Showalter. 19:30ean Igandeko zine saioa. Zine-Klub saioko filmaren berri zabalagoa ikusi nahi baduzu jarraitu irakurtzen.

Ana, mon amour

 

FITXA TEKNIKOA

 

Zuzendaria: Calin Peter Netzer. Gidoia: Calin Peter Netzer, Cezar Paul-Badescu eta Iulia Lumanare, Luminita, mon amour, Cezar Paul-Badescu idazlearen eleberrian oinarrituta. Aktoreak: Diana Cavaliotti, Mircea Postelnicu, Carmen Tanase. Argazkia: Andrei Butica. Muntaketa: Dana Bunescu. Iraupena: 125 min. Herrialdeak: Errumania, Alemania, Frantzia, 2017.

 

Zuzendari berak La mirada del hijo (Madre e hijo) filma egin zuen eta film horrekin Urrezko Hartza eskuratu zuen 2013ko Berlingo zine-jaialdian. Oraingoan beste gai bat jorratzen duen filma egin du baina, era berean, antzeko ildoa jarraitzen du, azken garaietako zine errumaniarraren errealismo psikologikoa eta estilo “naturalista” mantenduz. Netzer zuzendariak unibertsitatean elkar ezagutzen duten bi gazteren arteko amodio-historia kontatzen du orain. Hauxe da oinarrizko gatazka: Anak izualdi etengabeak eta larriak jasaten ditu eta, ondorioz, mutil-lagunaren mende bizi da, bizitza publiko eta sozialetik aldentzera iritsi arte.

 

Elkarren mende bizi dira biak; horrela, badirudi Anak ezin duela Toma senargaiaren laguntzarik gabe minutu bat ere egon baina mutilak ere neska bere mende egotea behar du eta, sarritan, Anak osasunez hobera egiten duenean arazoa izaten da konponbidea baino gehiago. Familia beldurgarriak izan dituzte biek, trauma asko sortu dizkietenak (eta hemen gidoiak zoritxarren zerrenda luzea ematen du) eta bikotea pertsona bakarra balitz moduan mugitzen da. Gatazkekin eta gorabeherekin, bai, baina bereizezinak baita apaizarengana konfesatzera joateko ere.

 

Kontakizunaren kronologia arraroak hainbat gauza aurreratzen dizkigu baina beranduago ikusiko dugu horiek funtzionatzen duten. Netzer zuzendariak neskaren izualdiak hartu eta harreman batzuen izaera gaixoberari buruz hitz egiten duen historia azkarra eta konplexua osatu du. Kontakizuna aurrera doan heinean eta Anak izualdi etengabeak dituen arren, bietako bereziena eta arazotsuena Toma dela pentsa daiteke, bere gatazkak hain agerian geratzen ez badira ere. Ana, mon amour filmak bikote-harremanetan dauden arazoak eta bitxikeriak azalarazten ditu zuzenean eta krudelki, arazo psikiatrikoak, pilulak eta terapia-orduetatik haratago (edo honantzago). (http://www.otroscineseuropa.com/ana-mon-amour-calin-peter-netzer/)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Gaiak