Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Biarnoko euskaldunak

Zuberoa-Biarnoko mugan bada eremu euskaldun berezi bat. Bertako bizilagunak zuberotarrak dira, baina historikoki Biarnoko herritarrak dira. Bada, orain argitaratu den liburuan izaera bikoitzeko lagun horiek ditugu aztergai.

Liburua salgai dagoeneko

2013/02/24 19:04
"Biarnoko euskaldunak" liburua salgai dago dagoeneko hainbat lekutan: interneten, Legazpiko ZingiZango elkartean eta Baionako Elkar dendan. Legazpira eta Lapurdiko hiriburura joan gabe, helbide elektroniko hauetako batera idatziz lor daiteke: petxegorri@bizkaia.eu edo ahotsak@ahotsak.com. 30 euro balio ditu. Aurki, Euskal Herriko liburudendetan jarriko da salgai.

Liburua salgai

Liburuaren lehen sailak gizarteari lotutako argibideak biltzen ditu, hala nola: historia, demografia, auzoak, etxaldeak eta hizkuntza-egoera. Bigarren sailak Eskiula aldeko euskara deskribatzen du gehienbat, euskalki zuberotarrean duen lekua erakutsiz, eta bertako erromantze gaskoiaren errealitatea ere azpimarratzen du.

Bi sail hauen gibeletik, bada ezkutuko egitasmo bat. Eskiulak eta inguruko alderriek garrantzi gutxiko kontua irudi lezakete, landa-eremuko edozein herrigunek bezala, historiaren eta gizartearen joera nagusietarik baztertuta. Ez da hala, jakina, eta bai historian bai hizkuntza-kontuetan duten lekua erakutsiko da liburu honetan. Alde batetik, herri-mailako gertakariak Europa Mendebaldekoetan kokatuko dira, eta bestetik zubereraren ikasteko gida bat emanen da, Eskiula aldeko mintzairatik abiatuz.

Agian irakurleak zeraz jabetuko da, Eskiula eta bertako alderri euskaldunak ez direla ahantzitako bazter bateko bizilagunak, baizik eta mundu batzuen arteko bidegurutzeko lekukoak.

Nor da Philippe Etxegorri?

2013/02/24 18:49
ZingiZango Euskara Elkarteak argitaratu duen azken liburuaren egilea Philippe Etxegorri da. Ez da legazpiarra, eta ez da Legazpin bizi, baina Legazpin lagunak dauzka eta bere egitasmoa gauzatzen lagundu egin diote.

Aitaren aldetik familia osoa zuberotarra dauka baina Bizkaian bizi da. Alta, ez ditu arbasoak ahantzi eta, familia jakintzatik abiatuz, hainbat azterlan argitaratu ditu:

  • "Jeruntzeko üskara, ekialdeko euskara" (2003, Fontes Linguae Vasconum)
  • "Mugako zuberotarrak" (2007, Mendibalde Kultura Alkartea)
  • "Petit guide du souletin - Xiberotarrez jakin-beharrak" (2009, MKA eta Sü Azia)

Liburua salgai

2013/02/24 18:36
ZingiZango elkarteak argitaratu duen liburua salgai dago dagoeneko.

 

Liburua salgai

Eskuratu ezazu liburua

2013/02/11 21:39
Kalean da dagoeneko ZingiZango Elkarteak argitaratu duen azken liburua: "Biarnoko Euskaldunak". Eskuratu nahi baduzu, aukera bat baino gehiago dituzu.
petxegorri@bizkaia.eu
elkartea@zingizango.com
ahotsak@ahotsak.com

Liburuaren lehen sailak gizarteari lotutako argibideak biltzen ditu, hala nola: historia, demografia, auzoak, etxaldeak eta hizkuntza-egoera. Bigarren sailak Eskiula aldeko euskara deskribatzen du gehienbat, euskalki zuberotarrean duen lekua erakutsiz, eta bertako erromantze gaskoiaren errealitatea ere azpimarratzen
 du.
 
Bi sail hauen gibeletik, bada ezkutuko egitasmo bat. Eskiulak eta inguruko alderriek garrantzi gutxiko kontua irudi lezakete, landa-eremuko edozeinherrigunek bezala, historiaren eta gizartearen joera nagusietarik baztertuta. Ez da hala, jakina, eta bai historian bai hizkuntza-kontuetan duten lekua erakutsiko da liburu honetan. Alde batetik, herri-mailako gertakariak Europa Mendebaldekoetan kokatuko dira, eta bestetik zubereraren ikasteko gida bat emanen da, Eskiula aldeko mintzairatik abiatuz.
 
Agian irakurleak zeraz jabetuko da, Eskiula eta bertako alderri euskaldunak ez direla ahantzitako bazter bateko bizilagunak, baizik eta mundu batzuen arteko bidegurutzeko lekukoak.
Aurkezpena

Zuberoa-Biarnoko mugan bada eremu euskaldun berezi bat. Bertako bizilagunak zuberotarrak dira, baina historikoki Biarnoko herritarrak dira. Bada, orain argitaratu den liburuan izaera bikoitzeko lagun horiek ditugu aztergai.

Hilabetekako artxiboa
2013