Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LBO

LBO Legazpiko Bertso Olariak, Legazpiko bertso eskola osatzen dugun taldekideak gara. Astero astero bildu eta bertsotan aritzeaz gain beste hainbat ekitaldi bultzatzen ditugu, besteak beste bertso-saioak ,bertso afariak... Ostiralero biltzen gara Bertso-Olarien lokalean, hau da, Itxaropengo azkenaurreko lokalean, bertsotan aritu eta ekitaldiei eta beste hainbat gauzi buruz hitzegiteko. Partaidetza noski librea da, eta edonor ager daiteke bertara. Blog honen asmoa talde hau mundura zabaltzea da, eta nahiz eta badakigun kazakhstan-en ez digutela kasu zipitzik ere egingo gutxienez gure apurra hemen da. Denborarekin bertsoak eta antzerako materiala gehitzen joango gara! Eskerrikasko ta ondo segi!!

Gauza politak

2015/03/17 11:20
Politik bada, horixe omen da polita Josebaren iritziz.
Neguak eta hotzak lagundu
ohi dute egonarria,
elur ta euri tartean ez da
batere gauza larria.
Baina pixkana esnatuz doaz
natura eta herria,
gauza polita politik bada
baitugu udaberria.
Egilea: Joseba Barandiaran
Doinua: Nere gogoa hegan dihoa

Euriteei

2015/03/02 15:10
Azken aldiko euriteek Bibliaren pasartea gogorarazi diote Isari. Hona bere bertsoa:

Azken boladan desagertu da

eguzkia ez da azaltzen

Igelak daude txoko guztitan

dilubioa ez ote den

Noeren Arka azaldu dela

Legazpiko udaletxen

Katiuskak jarri ipini zira

hasiko gara arraunen

Doinua: Pello Joxepe

Egilea: Isa Díaz Bravo

Lintxen kantua

2015/02/11 13:35
Ostiralean etorriko da Lintx guregana. Bere garaian bertso eskolak kantuaren letrak egin zituen. Hona kantua eta azalpenak:

LINTXEN ETORRERA eta AGURRA
2015eko otsailak 13, ostirala


KOPLAK: Doinua: Axuri beltza Ostiralean
1) Lintx beldurtzeko deia,.


Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)


(ABESTU ONDOREN ZARATA ATERA ETA DANTZA TXARANGAREKIN)
Litx eta katamaloak berriz azaltzean, Txarangaren ingurura gerturatzen direnean:


Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)


(ABESTU ONDOREN TXAFLEROA BOTAKO DUGU) ZARATA ATERA ETA DANTZA EGIN


2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:


Gure zaratei esker joan da
dantza eta sua lagun
uju ta aja, ulu ta txistu
festan ospatu dezagun (bis)


Txarangaren txanda.


Eguraldiak lagunduko ez balu eta euria edo arituko balu, Lintxen etorrera Azokako Arkupeetan egingo genuke.


LINTXen Agurra
Otsailak 15, igandea, 19:00etan plazan.

Igandean, otsailaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan Konpartsa Herrikoia plazara iristen denean berriz ere azalduko zaizkigu Lintx eta katamaloak.


IGANDEKO KOPLAK
1) Lintx beldurtzeko deia, bi aldiz.


Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu

tira karrakari gogor


2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:


Erraldoiari esker joan da
dantza eta sua lagun
uju ta aja, ulu ta txistu
festan ospatu dezagun

tira karrakari gogor


2) Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:


Erraldoiari esker joan da
dantza eta sua lagun
uju ta aja, ulu ta txistu
festan ospatu dezagun

Elurrari

2015/01/18 16:51
Negu betean gaude, baina, Anek zerbaiten hutsunea antzematen du. Bertsoan azaldu digu:
Garai hotzak berriro
ai, gure artera
baina euriarekin
nazkatu gera
zeruari begira 
gogotsu gainera
zain gaude denok baina
nun sartu da bera
iaz ere zera
ez zen jaitsi behera
ta aurten antzera
ez zaigu atera
ai gure elurra non
sartu ote da?
Doinua: Betroiarena
Egilea: Ane Beloki

Raxoi Parisen

2015/01/12 16:05
Mariano Raxoi Espainiako presidenteak Pariseko manifestazioan parte hartu zuen. Horrek bertsoa eragin dio Josebari:

Parisen izan den erasoak
luzea dakar itzala
manifestaldi buruan Raxoi
ez du makala azala
Hemen bakoitzak zerbitzen baitu
norkbere Jainko ta Ala
"Je suis Charlie" bai, "Egunkaria
libre" zenion bezala?
adierazpen askatasunak
luzaz babestu gaitzala

Doinua: Aita Izena

Egilea: Joseba Barandiaran

Beherapenei

2015/01/07 13:57
Beherapenen garaian gauza asko eros daitezke, bai. Besteak beste, Nekanek proposatzen digun hau:

Beherapenak iritsi dira

eta zalantza bat daukat:

normala al da gure jarrera,

niretzat ez oso behintzat.

Bata bultzaka, besteak tira,

praka puskatu dute rat!

Erostearen eros beharrak

zoratzen gaitu erabat.

Krisialdian nahiz sosak hartu

behar genituzkeen aintzat.

Ea moduan erosten dugun

zuhurtzia apurtxo bat.

Egilea: Nekane Gonzalez

2014 azido eta goxoari

2014/12/28 22:29
Isak 2014 azido eta goxoari agur esan dio bere bertsoan.

Bi mila eta hamalau

urte hau badoa

batzuetan izan da

pixkat azidoa

beste momentuetan

askoz goxogoa

igaro dena ahaztu

esan adioa


Egilea: Isa Díaz Bravo

Doinua: Pasaiako herritik

Olentzeroren itxurari

2014/12/05 15:23
Aste honetan ZingiZangon argitaratu den argazkiak honako bertsoa eragin dio Asierri.

Urteak dozenaka

joan dira baina

gauza miresgarria

dugu alajaina

Olentzerok dakarren

itxura bikaina

ia bake-epaileak

dakarrena aina

Egilea: Asier Iriondo

Doinua: Horra gure Olentzero

Legazpi Gabonetan

2014/11/17 10:54
Gabonetako Legazpiren deskribapena sartu du Josebak bere zortziko txikian. Ederra.

Kale zahar berritua
Serena obretan,
Gabon apaingarriak
herriko dendetan.
Azaroa hilabete
polita benetan:
Legazpi iragartzen
digu Gabonetan.

Doinua: Mayor Orejarena

Egilea: Joseba Barandiaran

Zertarako habanerak?

2014/11/02 15:40
Zortziko txiki batek mila Habaneraren balioa har dezake. Hori erakutsi digu Isak bere bertsoan.

Aspaldin jarri gabe

hitzekin jostatzen

entrenamendu falta

argi nabaritzen

habanera egitera

ez naiz ba ausartzen

zortxiko txikie berriz

kapaz naiz botatzen

Doinua: neska xarmangarria

Egilea: Isa Díaz Bravo

Aurkezpena

Legazpiko Bertso Olariak