Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA / BERTSO TXAPELKETA

BERTSO TXAPELKETA

2008/12/19 15:01
Bigarren urtez jarraian, eta aurreko urteko arrakasta ikusita, GAZTETXEKO BIGARREN BERTSO TXAPELKETA ospatuko da urtarrilaren 2an.

Urtarrilak 2, hori da "aurtengo" GAZTETXEKO BERTSO TXAPELKETAren data ofiziala. Pasa den urtean parte hartu zuten Bikendi eta Mikel falta badira ere, Oier eta Azperekin batera bi fitxaje beri izango ditugu, Andoni Zabaleta eta Beñat Aierbe. Jakina, txapelduna ere bertan izango dugu, Iñurri hain zuzen.

Eguna aprobetxatuz, Zingi Zangok, Legazpin, XX. mendeko euskararen inguruan egin zuen ikus-entzunezkoaren aurkezpena ere egingo da.

 

Anonimoak dio:
2008/12/19 17:17

ez al da partaidetza irekikoa...jijiji! bagara txapelketa gogoz gauden batzuk...jeje!

Anonimoak dio:
2008/12/19 19:21

Itxaron zure txanda iritsi arte. Martxoan Bertsoan ikusiko dugu elkar. Aurreko urtean baino hobexeago egin beharko duzue OKETABERRIA taldea garaitzeko. HASI PRESTATZEN!!!

Anonimoak dio:
2008/12/20 01:09

ez da justu! zuek martsoan bertsoan, gaztetxean...eta guk zergaitik ez bigarrengo orretan??

nik martxoan bertsoarako ez det prestakuntza beharrik...bakarkakoa izango balitz, agian... Aurten Egaña eta Lujanbiok egingo dute lana..nik errimatzearekin soilik soberan izango dut...jejejej!! Eta lasai...Moketa-berria taldea gainditzea ez da zaila izango...jejeje! (ea giroa berotzen den eta 5 talde ateratzen ditugun...jeje!)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN