Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

KONTZERTUA: Governors + Cool Circus

2008/01/10 05:55

Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Laukotearen diskoa  Garate estudioan grabatu zen Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzaileen eskutik. Musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.

 

 

 

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN