Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

BERTSO TXAPELKETA

2008/12/19 15:01
Bigarren urtez jarraian, eta aurreko urteko arrakasta ikusita, GAZTETXEKO BIGARREN BERTSO TXAPELKETA ospatuko da urtarrilaren 2an.

Urtarrilak 2, hori da "aurtengo" GAZTETXEKO BERTSO TXAPELKETAren data ofiziala. Pasa den urtean parte hartu zuten Bikendi eta Mikel falta badira ere, Oier eta Azperekin batera bi fitxaje beri izango ditugu, Andoni Zabaleta eta Beñat Aierbe. Jakina, txapelduna ere bertan izango dugu, Iñurri hain zuzen.

Eguna aprobetxatuz, Zingi Zangok, Legazpin, XX. mendeko euskararen inguruan egin zuen ikus-entzunezkoaren aurkezpena ere egingo da.

 

BURDIN ROCK IV

2008/12/13 14:25
BETAGARRI eta ERASO taldeak izango dira abenduaren 20ean Gaztetxean

Datorren larunbatean, hilak 20, BURDIN ROCK jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko da Gaztetxean. Aurtengo honetan, BETAGARRI eta ERASO taldeek hartuko dute parte. Jaialdia 22:30etan hasiko da BETAGARRIREKIN eta sarrerak egunean bertan Gaztetxean eskuratu ahal izango dira 5 euroren truke.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

BETAGARRI: http://www.betagarri.com/bio.php?lang=eu

ERASO: http://www.erasomania.com/euskera/biografia.htm

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN