Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

SAN INAZIO JAIAK 2008

2008/07/24 01:30

Uztailak 26 Larunbata:

  • 16:30  Mus txapelketa latza Muruazpi elkartean.

Uztailak 30 Asteazkena:

  • 19:30  Txupinazo mundiala Saninazioko udaletxe plazan buruhaundiez lagundurik.

  • Ondoren  Ardo eta txistorra banaketa itzela bertsolari eta trikitilariekin. 

  • 20:00  Josu Mujika hil zuteneko 33. urteurreneko omenaldi ekitaldia.

  • 23:00  Rock jaialdi sinestezina beheko txoznan.

  • 23:30  Adin guztietarako dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin. Mogitu gerriak!

  • 04:00  Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Irabazten duen txapeldunarentzat sari likidoa!

Uztailak 31 Osteguna: 

  • 10:00  Goiz Deia txistulariekin.

  • 11:00  Meza Santikutz egoitzako kaperan.

  • 12:30  Jubilatuentzat paregabeko luntxa Muruazpi elkartean. On egin!

  • 18:30  Herri-kirol erakustaldi ederra San Inazio plazan.

  • 20:30  2 euroren truke afaltzeko paella aparta dastatzeko aukera, ardo eta sagardoz lagundurik, errematerako postrea eta guzti. Krisia? Saninazion ez!

  • 23:00  Herriko taldeen eskutik rock jaialdi amaitezina beheko txoznan.

  • 23:30  Gerria astintzen jarraitzeko dantzaldia San Inazio plazan ARRASTO taldearekin. Eurre!

Abuztuak 1 Ostirala 

  • 17:00  Umeentzako txotxongiloak EL TENDERETE taldearekin beheko eszenatokian.

  • 18:00  Eufemiano Iturri II. Mendi Bizikleta saria. San Inazio plazatik abiatuta sasi ordekarik gabeko korostirako igoera.

  • 23:00  Azken txanpan sartuta, rock jaialdia beheko txoznan.

  • 04:00  Edonor abeslaria ezin daitekela izan demostratzeko karaoke saioa. Ordu txikietan lotsik ez oholtzan!

Abuztuak 2 Larunbata 

  • 11:00  Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian. Izen ematea 11etatik 12etara.

EUFEMIANO ITURRI II. MENDI BIZIKLETA SARIA

2008/07/17 01:06
San Inazioko jaien egitarauaren barnean aurten ere mendi bizikleta saria ospatuko da.

Izena emateko epea uztailaren 28an amaituko da eta karibe zaharrean, gaztetxean eta maiatzan eman dezakezue. Beraz badakizue, AAAANIMO!!!!

Helbide honetan, pasa denm edizioko argazkiak aurkituko dituzue.
http://www.montondeziemo.com/fotoalbums/IEufemianoIturriBTTsaria/index.html

Gainerako jaien egitaraua, prest dagoenean argitaratuko dugu.

 

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN