Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

BERTSO BAZKARIA

2009/02/15 14:02
Urtero bezala, aurten ere BERTSO BAZKARIA ospatuko da GAZTETXEAN.

 

 


  • BERTSOLARIAK:

    • Fredi Paia

    • Xabier Silbeira

    • Jokin Uranga

  • NOIZ: Martxoak 7, larunbata, 14:00etan

  • NON: Gaztetxean


  • MENUA:

    • Paella

    • Haragie saltsan

    • Postrea

    • Kafeak eta kopak

  • PREZIOA: 18 €ypo

 

EROSI TXARTELAK KARIBE ZAHARREAN EDO GAZTETXEAN, MARTXOAREN 1A BAINO LEHEN

OHARRA!! Martxoaren 1etik aurrera ez da txartelik salduko.

ESKUZ BINAKAKO III. HERRI TXAPELKETA

2009/02/09 19:26
Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa:

Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!

2009/02/06 10:28
Azkenik aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri dira. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke.
Astelenean, Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia utzi ziguten jabe bazkideek, beraz, aurrena,  eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genuke.

 



Bertan bilera egin zen dena martxan jartzeko, jakinda lehen egunetan kosta egingo zitzaigula martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako zirelako, baina denen artean lanean arituta eta orain artekoa ikusita, dena ondo ateratzea espero degu.

Hemendik aprobetxatu nahi dugu ere jendea bertara gerturatzera animatzeko, ze naiz eta karrozak prestatzeko lana bideratua egon, gainontzeko denaz hitzegiteko, proposamen berriak egiteko, eguna antolatzeko eta zenbait eginbeharren ardura banatzeko, jendea beharrezkoa da.

Oraingoz konpontzeko daukagun arazo larriena desfilerako musika animazioarena da; urteko egunik okerrena omen da ihauteritako zapatua txaranga bat, (edo beste zeozer) lortzeko, eta ahaleginak egin badira ere, oraingoz arazo hau konpondu gabe daukagu. Lagungarri izan daitezkeen proposamen denak ongietorriak izango dira, baina mesedez igo “mangos”era proposatzera edo gaztetxeko web orriko foroan bota.

Honekin batera ere, jendeak zein mozorro aukeratu duen azaltzea eskatu nahiko genuke, denetarik egon dadin, baina sanferminero txurigorriak gehiengo zabala izan daitezen.

Gogoratu bazkarirako txartelak salgai daudela 12 euroren truke, karibe zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Txartelak erosteko azken eguna otsailak 15a izango da; erosi mesedez txartela eparen barruan bazkarian arazorik gerta ez dadin, eta horretaz gain, saldutako tiket kantitatearen arabera ikusiko delako zer bazkaldu eta non bazkaldu.

Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!









Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN