Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Badatozela Saninaziok 2009!!

2009/06/24 13:23
Saninaziotako jaien egitaraua oraindik argitaratuko ez den arren, aurtengo Eufemiano Iturri mendi bizikleta saria izango dela aurreratu nahi izan dugu, parte hartu nahi duten guztiek eta bereziki, "bajaforman" daudenek, erlojuaren kontrako igoera fundamentuz prestatu ahal dezaten...

Eufemiano txiki

Hirugarren urtez jarraian, aurten ere klasikoa bihurtzen ari den "Eufemiano Iturri" erlojuz kontrako Korostirako igoera izango dugu Saninazio jaien egitarauaren barnean.
Froga, uztailaren azken egunean ospatuko da, arratsaldeko 6tatik aurrera, eta beti bezala herriko eta kanpoko bizikletazaleak animatu nahiko genituzke partehartzera.

 

Irabazlearentzako txapela eta garaikurra izango dira, eta bigarren eta hirugarren postuetan sailkatuentzako, garaikurrak.
Horretaz aparte, Ibargutxi Kirolak eta Caravanas Oñateri esker, partehartzaile guztien artean kirol materiala banatuko da, (zozketa bidez izango den edo ez definitzeke dago).


Bide batez, gurekin duten eskuzabaltasunagatik eskerrak eman nahiko genizkieke lerro hauen bitartez.

 

Izenematea, datorren ostiraletik (uztailak 3) aurrera egin ahal izango da, dohan, Karibe Zaharrean, Gaztetxean eta Maiatzan, izena emateko epemuga uztailak 26a izango delarik.

 

Ea nork hobetzen duen iazko denbora!!

 

Animatu!!

P.D: Kartela tamaina handian jeisteko, klikatu hemen.
Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN