Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Saninaziotako beheko txoznako kontzertuak

2009/07/28 12:22
Diru gutxirekin baina gogo handiz antolatutako kontzertuak!

 Saninaziok 2009 kontzertuak

Saninaziotako beheko txoznako kontzertuak

2009/07/28 10:58
Diru gutxirekin antolatutako 3 egunetarako kontzertuak!

2009ko Saninazioetako egitaraua

2009/07/24 10:40
Hona azkenik aurtengo saninazioetako egitaraua, beti bezala, aurrekontu murritza (eta aurten oraindik ere murritzagoa) izateak dakartzan lan handien eta buruhauste askoren ondoren, prestatu ahal izan duguna.

Aurten aurrekontua murritzagoa dela diogu, komertzioak orokorrean jasaten ari duen krisia ikusita, eta aurten egin dituzten hainbat propagandetarako ekarpenak kontutan izanda, erabaki zelako esku-programarako propagandarik  ez eskatzea, eta esku-programa bera ez egitea. Hortaz, eskertuko genuke, osasun agintariei ondo irudituko ez zaien arren, diru sarrera nagusienetakoa propaganda izatetik, txoznetako kontsumoa izatera pasatzea, baina noski, prezio herrikoiekin!

Horretaz gain, beste laguntza mota batzu ere eskertuko genituzke, alde batetik, txoznetako txandak betetzen laguntzen; horretarako, antolakuntzan dabilen edonori komentatu diezaiokezue, (mas o menos bakizue nortzuk gabiltzan), eta bestetik, abuztuaren 2ko arratsaldean, jaien ondoren, txoznak jaso eta txukuntzen laguntzera agertuz, ez bait dira oraindik asmatu txozna “autorrecogibles” eta “autolimpiables”.
 
Beheko txoznako kontzertuak erabat itxiak gelditzen direnean denak batera iragarriko ditugu, baina aurreratu dezakegu ostiralean Magenta Donkeys legazpiarrekin, Capsula talde bilbo-argentinarra arituko dela, (talde potentea, izugarrizko kritika onak jasotzen ari dena nazioartean), eta larunbatean, Drakes talde txantxiku punkrokeroekin batera, Garagardo Gura ska-reggae talde festibo sakandar-arabarrak joko duela, jaigiroa ziurtatua dagoelarik.
Ostegunekoaren inguruan, herriko taldeen kontzerturako, oraingoz soilik Lortu taldea konfirmatu dezakegu.

Beraz, herriko jai autentikoenetan parte hartzera animatu ezezik, antolaketan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu, lehen gertatu zen bezala, jendea erre izanagatik  jaiak antolatzeari utziko ez zaiola ziurtatzeko.
Ondo ibili!

Legazpiko Gazte Asanblada

(handitzeko klikatu HEMEN)
 

III.Mendi Irteera

2009/07/07 23:06
Uztailaren 18an, III. mendi irteeraz gozatzeko aukera izango duzue animatzen zareten guztiok. Aurtengoan gainera, Jose Luis Ugarteren eskutik gure ingurua hobe ezagutzeko aukera izango degu. 15 eyporen truke eman izena Gaztetxean uztailaren 14a baino lehen!! ANIMAU REDIOS!

 III.mendi irteera

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN