Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Txikitero eguna 2011 ate joka!!!

2011/12/08 23:55
Aurten ere hementxe daukagu gabonetako giro kontsumista berotzera datorren ekitaldi-kantaldi folkloriko-etilikoa!

 txikitero eguna 2011 kartela

Iazko egitarau berbera:
12:30tan poteoa gaztetxetik.
14:30tan bazkaria gaztetxen.                                Ondoren, salbesekienpueda!
Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai, 15 eypo.
Epemuga: abenduak 23.
Erosi epe barrun dedio!!!

Aurtengo kantaldiek arrakasta handia izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar.

No me sean chingones y venganse a mojar el gaznate cabrones!!

kartela tamaina osoan ikusteko sakatu HEMEN

Gaztetxeko beheko lokaleko txukuntzea

2011/12/04 17:24

Ostiralean egindako bileran gaztetxeko beheko lokaleko txukuntze lanekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Horretarako astelehen honetan, abenduaren 5ean atsaldeko 4 terdietan eta asteartean 5etan gelditu gara gaztetxean bertan. Denon laguntza eskertzekoa eta beharrezkoa da. Animatu! Edozein ideia ongietorria izango da.

Bestalde, txapak egiteko tailer edo ikastaro bat hasi dute; eta aste honetan errepikatzeko asmotan daude. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, tailer gehiago egin nahi dira eta.

Hurrengo ostiralean beste bilera bat egingo da ohiko orduan, 7etan. Etorri bildurrikpe.

Gaztetxeko beheko lokaleko txukuntzea

2011/12/04 17:21

Legazpiko Gazte Asanbladaren indarberritzea

2011/12/01 22:10

Aupa lagun!

Azken asteotan jakitera eman dugun bezala, LGA indarberritzeko asmotan gaude eta horretarako bilerak antolatu eta ekintza-dinamika bat sortzen hasiak gara. Adibidez, gaztetxeko beheko lokala auzolanean txukuntzen hasi gara ahalik eta erabilera anitzena emateko intentzioarekin.
Beraz, gaztetxean egiten diren gauza guztien berri emateko jarri dugu berriz ere abian zaharkitua zegoen Blog hau. Ahalik eta eguneratuen egon dadila saiatuko gara. 

Gainera, 2012. urtean gaur egungo Gaztetxeak (garai bateko hiltegiak) 15 urte beteko ditu eta LGAri martxa berria emateko aitzakiarik aproposena iruditzen zaigu.

Gogoratu: Bilera eta ekintza guztiak guztiz irekiak dira; denontzako  lekua dago eta denok egin dezakegu gure ekarpena!

Ostiral honetan, abenduaren 2an, atsaldeko 7etan gaztetxean bertan egingo dugu hurrengo bilera. Animatu dedioo!!!

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN