Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

V. Eufemiano Iturri lasterketa. Badatoz Saninaziok!

2011/07/06 12:47
Urtero bezala, Saninaziok gerturatzearekin batera, Eufemiano Iturri lasterketaren aurkezpena egiten dugu parte hartu nahi dutenek prestaketa zorrotz bat aurrera eramateko tartea izan dezaten.

 Eufemiano 2011 Eta ez da gutxiagorako, urtetik urtera ematen ari den partaidetzaren kantitatearen eta kalitatearen gorakada aipagarriak izaten ari baitira, irabazleen artean Zuhaitz Ezpeleta bezelako ospe handiko korrikalari bat izatera iristeraino..

Aurtengo lasterketari dagokionez aldaketa handiegirik ez da egongo eta zer edo zer aipatzekotan, banatuko diren garaikurrak lasterketarako esklusiboki eginak direla aipatuko genuke. 

Beraz, parte hartu behar duzuenok ez ahaztu izena ematen Gaztetxen, Maiatzan edo Karibe Zaharren uztailaren 25 baino lehen oinez edo bizikletaz arituko zareten adieraziz, eta lasterketa egunean irteera ordua baino lehenago gerturatu zaitezte Saninazio plazara dortsal banaketa azkar eta ondo egin dezagun.

Bukatzeko, beti bezala eskerrak eman nahi dizkiegu Caravanas Oñate eta Ibargutxi Kirolak-i, parte hartzaileen artean zozketatuko den materiala emateagatik.

Animatu zaitezte parte hartzen eta animatu zuen ezagunak, giro ederra ziurtatua dago eta!!

 Kartela osoik ikusteko klikatu HEMEN

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN