Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Zapatuko iñauterik 2012

2012/01/24 16:16
Tsunamia? Itsaso-barea? Olatua?... Guztion esku dago

Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere, zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen aldetik.

ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu legazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta batez ere kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen numeritoak erdi prestatuta… hitz batean, denon artean gaia zabalduta eta eta talde bezala aurrera eramaten inplikatuz. Ez dugu kalejira karrozara eta bertan daudenei mugatu nahi, herri osoan ibiltzen bait gara eta askoz gehiagorako potentziala dugula dakigulako.
Aurretik esandakora mugatzen jarraitu ezkero ez diogu bizitza luzerik ikusten egun honi.

Karrozaren idea garatzeko, kalejirari buruz hitzegiteko eta egun honi beste bultzada bat eman diozaioken edozer gauzataz hitzegiteko, arratsalde gehieneatn biltzea espero dugu karroza egiteko utzi diguten pabiloilan. Aurretik ekonomatoan egingo genuela esan bagenuen ere, azken orduko arazo bategatik ezin izango bertan egin. Arazoa ekonomatoa uzten digun pertsona berak konpondu digu beste pabiloi txiki baten leku bat utzi bait digu, hemendik eskerrak eman besterik ezin dugu egin, bere laguntza gabe ezinezkoa bait dugu karroza bat antolatzea (ordaindu ezin dugun prezio bat ordainduta ez bada)

Lokal berria aitxuri ondotik txillida lekura doan kailejoiaren bukaeran dago, lnagintza enpresaren ondoan hain zuzen ere.

Horregatik egun hortarako berriz ere mundu guztia animatu nahi dugu, batez ere kuadrillak, bertan lanak garatzea errazagoa dela ikusten dugulako eta gazteriaren antolaketan talde garrantzitsuenak direlako.

Laster egitaraua (printzipioz tipikoa) argitaratuko dugu eta bazkarirako tiketak salgai jarri. Edozein proposamen edo dudatarako gazte asanbladarekin kontuak jarri zaitezkete, edo atsalderen batetan karroza egiten ari garen lekutik pasata.

OLATU HAU PASATZEN EZ DEZAGUN UTZI!

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN