Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA / Legazpiko Gazte Asanbladaren indarberritzea

Legazpiko Gazte Asanbladaren indarberritzea

2011/12/01 22:10

Aupa lagun!

Azken asteotan jakitera eman dugun bezala, LGA indarberritzeko asmotan gaude eta horretarako bilerak antolatu eta ekintza-dinamika bat sortzen hasiak gara. Adibidez, gaztetxeko beheko lokala auzolanean txukuntzen hasi gara ahalik eta erabilera anitzena emateko intentzioarekin.
Beraz, gaztetxean egiten diren gauza guztien berri emateko jarri dugu berriz ere abian zaharkitua zegoen Blog hau. Ahalik eta eguneratuen egon dadila saiatuko gara. 

Gainera, 2012. urtean gaur egungo Gaztetxeak (garai bateko hiltegiak) 15 urte beteko ditu eta LGAri martxa berria emateko aitzakiarik aproposena iruditzen zaigu.

Gogoratu: Bilera eta ekintza guztiak guztiz irekiak dira; denontzako  lekua dago eta denok egin dezakegu gure ekarpena!

Ostiral honetan, abenduaren 2an, atsaldeko 7etan gaztetxean bertan egingo dugu hurrengo bilera. Animatu dedioo!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira bost ken lau ?
Erantzuna:
Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN