Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA / Saninaziok 2010. Egitaraua.

Saninaziok 2010. Egitaraua.

2010/07/17 18:29
Aurten berriro ere Saninazio jaien antolakuntzaren ardura bere gain hartu du LGAk, baina urtero bezala auzotarrei gogorarazi nahiko genieke antolakuntza beraien eskuetan uzteko prest gaudela edozein momentutan, antolaketa lanetan laguntzeari utzi gabe. Ea auzotarren artean mogimendurik ikusten dugun! Animo! Bestetik esan, aurtengo egitaraua azken urteotan klasiko bihurtu ditugun ekintzekin datorrela eta espero dugula jai hauek berezi egiten dituen kutsu herrikoi berezi hori ere aurten izatea. Gu horretan saiatzen gara gutxienez, bai prezio herrikoiak jartzetik hasita, baita jendearen partehartzea eskatzen duten ekintzak antolatuz. Gauza gehio antolatu nahiko genituzke, ideiak badaude baina jende faltak, hauek alde batera uztera behartzen gaitu... Hortaz, berriro ere, jendea antolakuntza lanetan parte hartzera animatzen dugu. Bukatzeko, eskerrak eman nahiko genizkie beraien laguntzagatik Muruazpi Elkarteari Caravanas Oñateri eta Ibargutxi Kirolak-i.

UZTAILAK 30, OSTIRALA
19:30 Txupinazoa Saninazioko plazan.
Ondoren kolesterol banaketa bertso eta trikitixaz lagundurik. Debalde! Tragoak ez eh!
20:00 Josu Mujika hil zuteneko 35. urteurreneko omenaldi ekitaldia.
23:00 Rock kontzertua beheko txoznan. Malenkonia, Krell eta Elbereth
04:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Eurra papiroflexiai!

UZTAILAK 31, LARUNBATA
10:00 Goiz deia txistulariekin.
11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan.
11:00 Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian.
12:30 Jubilatientzat luntxa Muruazpin. On egin!!
16:30 Mus txapelketa Muruazpi elkartean.
17:00 Eufemiano Iturri lV. Mendi bizikleta eta oin-lasterketa saria. Saninazio plazatik abiatuta Korostira igoera. Jeitsierarako kaskoa ekartzen ez ahaztu!
18:00 Herri kirolak Saninazio plazan.
19:00 Eufemiano Iturri lasterketako  sari banaketa Saninazio plazan.
20:30 Paella erraldoia ardo ta sagardoz lagundua. bukatzeko postre ederra, dena 2 euroren truke. Afaria antolatzeko edozein laguntza eskertua izango da.
23:00 Rock kontzertua beheko txoznan. Mothership, Hardwave eta P.K.U.
23:00 Dantzaldia goiko plazan "Jo ta Hanka" taldearen eskutik. Dantzarako gogoz etorri!
03:30 Artistez beteriko Karaokea beheko eszenatokian. Animatu, izena eman eta abestia aukeratu gauean zehar txoznako barran! Abesteko dituzun gaitasun ezkutu horiek dastatu nahi ditugu!

ABUZTUAK 1, IGANDEA
Arratsaldean zehar auzoa txukundu eta desmuntaia, jaiak bakarrik antolatzen ez diren bezala, ez bait dira bere kaxa jasotzen... Agertu!!

Egitaraua PDF formatoan jeisteko klikatu datorrena Sani 2010 egitaraua

 saniweb.jpg

Anonimoak dio:
2010/07/23 13:51

Fijatzen bazerate aldaketatxo bat egon da egitarauan, Dirty Brothers taldearen arazo bat dela eta ezingo dira Saninaziotan izan, horregatik, beraien ordez Led Zeppelin taldeari tributoa egiten dion Mothership talde legazpiarra izango dugu eta hortaz, zapatuko 3 taldeak bertsioegileak izaten jarraituko dute. Disfrutau!

Anonimoak dio:
2010/07/29 11:14

Hardwave taldeko partaide batek aberia egin dula esku batetan eta ezin izango direla etorri. Ea beste talderenbat bilatzerik badagoen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna:
Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN