Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA / Zapatuko inauteriak 2011. ESKERRAK eta ARGAZKIAK

Zapatuko inauteriak 2011. ESKERRAK eta ARGAZKIAK

2011/03/06 21:34
Pasa dira zapatuko hirugarren inauteriak. Eguraldia lagun, egun borobila atera zen atzokoa. Koordinazio falta eta arazo tekniko txiki batzuk kenduta ederki atera zen dena.

Gazte asanbladatik eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Eskerrak karroza egiten lagundu duten guztiei sartutako ordu guztiengatik. Karroza egiteko ekonomatoko lokala utzi digun pertsonari. Bazkarira joandako denei. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe kalejiran parte hartu zuten denei. Korosti dantza taldeari kale nagusirako antortxa eta bengalak emateagatik. Udaletxeari kale nagusiko argien itzalketa errezteagatik eta generadorea uzteagatik.
Inauteritako programan zapatuko gure ospakizuna egun finkoa izaten jarraitu nahiko genukeenez datorren urtean ere zuen partehartzea izatea espero dugu eta prestaketa lanetara ere gerturatuko bazinate hobe!!

 

 Argazki denak lasaiago ikusteko klikatu HEMEN

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna:
Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN