Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Inauteriak 2011 egitaraua

2011/02/19 18:21
Badijo gauzea itxura hartzen gutxinaka! Eta bi aste eguna iristeko... Guk gure pistak ematen ari garen bezala ea batenbat animatzen den norberaren edo kuadrillen mozorroen pistaren bat ematen edo abestiak proposatzen, facebooken adibidez, animau redios!

 Inauteriak 2011 pero ke koño... karroza

MARTXOAK 4, OSTIRALA

Urteroko ospakizuna, betiko moduan. Formal ibili eh!

MARTXOAK 5, LARUNBATA

12:30etan Gernika enparantzan elkartuko gara bazkaldu arte poteoan aritzeko. Aurten bai eh!!!

14:30etan Bazkari herrikoi akojonantea Aitxurin 15 eyporen truke, betiko menu eta anbientearekin, eta noski, kafe eta koparekin; purua gobernuak debekatu du..

Tiketak, igandea Otsailak 27a baino lehen erosi Gaztetxen, Kukuen edo Karibe zaharren. 200 pertsonentzako leku mugatua dagoenez azti ibili!

17:00etan Drakularen esnatzearekin batera kalejirari hasiera emango diogu  Hegialden. Gaztetxetik pasa ondoren kalera jeitsiko gara, kale nagusia eta plazaolatik pasa ondoren nafarroa kalean amaituko da kalejira, noiz? Iker Jimenezi galdetu!

24:00etan Egunari amaiera emateko Drakula lotara bidaltzeko momentua Euskal Herria enparantzan. Hortik aurrerakoak ere.. Bildurtzeko modukoak!

 Inauteriak 2011 pero ke koño...

Zapatuko Inauteriak gutxinaka aurrera doaz!

2011/02/10 22:35
Badoa karroza aurrea! Eskerrak ekonomatotik pastazen ari zareten guztioi! Bihar ea lana aurreratzen joateko lehen margoketekin hasten garen. Nahi duenak pasa dadila bertatik laguntzera! Karrozaren lana aurrera eramaten saiatzen ari garen bitartean, martxoak 5eko beste gai batzuen inguruan ere zenbait ohar.

Bazkaria azkenik Aitxuri jatetxean izango da, honela, 15 euroren truke, epelean eta eroso bazkaldu ahal izando dugu aurten. Bertan gehienez 200 pertsonentzako lekua dagoenez, tiket kopuru hori aterako dugu soilik.... Hortaz adi ibili!
Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskeintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari.

Bestetik, kalejiran entzun eta abestuko den musika aukeratzeko zuen laguntza eskatu nahi dugu. Badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako “numeritorik” prestatuko egun honetarako, horregatik, saninaziotan karaokeak duen onarpena ikusita, inauteritako karroza erabiliz herrian zehar karaokea egingo dugu… Eta zuen laguntza beharrezkoa da egun honek duen tematikarekin erlazioa duten abestiak proposatzeko.
Adibidez, Alaskaren “mi novio es un zombi”, La Union-en “lobo hombre en paris”, “eskorbutoren “mas alla del cementerio”…. Eta okurritzen zaizkizuen denak!

 Bukatzeko eta astunegiak izan nahi gabe, zabaldu ezazue gaia ezagun guztien artean, animatu jendea bazkarirako, ...kalejirarako, abesteko… ta mozorrotzeko noski!

 Ala, a dar el kante!

  Karroza I

Zapatuko inauterien antolaketarako bilera

2011/01/11 09:07
Ostegun honetan, hilaren 13an, aurtengo zapatuko inauteriei buruz hitzegiteko bilera berri bat antolatu da. Bilera kultur etxean izango da arratsaldeko 7retan.

Urte amaierako bileran izandako partehartze exkaxa dela eta mozorroen tematika erabakitzeke egoteaz gain, eguna bera aurrera ateratzeko aukerarik dagoen ikusteke dago oraindik. Momentuz karroza egiteko leku bila gabiltza eta udalaren laguntzaz aurten karroza legazpin egitea posible dela uste dugu.

Beraz, legazpiko gazte, heldu, koadrila, elkarte eta dena delako guztiak gonbidatuak zaudete duela bi urte hasi ginen zapatuko inauterien eguna aurten ere aurrera ateratzeko saiakeran antolatu dugun bilera honetara.

Azaldu eta zabaldu deialdia ingurukoen artean!

 

 karromato inauterik 2010

Txikitero eguneko argazkiak

2010/12/29 21:52
Ardozaleok, hemen dituzue zuen balentrien frogak. Orain norberak bereari aurre egin diezaiola..

 Argazki denak lasaiago ikusteko klikatu HEMEN

Eskerrikasko denoi!

2010/12/13 23:04

  Eixal Rock eskerrak

EIXAL ROCK

2010/12/01 22:33
Pasa den urriaren 19an, sute batek “Eixal” baserrian egundoko kalteak sortu zituen, teilatua guztiz errez eta horretaz gain itzaltze lanetan erabilitako urak ere etxe osoan kalteak sortu zituen. Lan talde bat sortu da, zeina ekintza desberdinak antolatzen hasi den errehabilitazio lanetarako dirua lortzen saiatzeko. Proposatutako ekintzen artean, gaztetxean kontzertu bat antolatzeko proposamena luzatu ziguten.

...Subeltza kolektiboa aurtengo Burdin Rock-a prestatzen hasita zegoen gaztedi batzordearen diru laguntzarekin, hau honela, beraiekin hitzegin ondoren ideia moldatu egin genuen eta EIXAL ROCK deitu diogun jaialdi borobil hau osatu dugu Abenduaren 11rako, Legazpiko gaztetxean.

Hauek taldeak eta ordutegia:

20:00etan: MOTHERSHIP
21:00etan: SLEEPWALKER
22:00etan: EUTSI
23:00etan: SKAPANDO
00:00etan: D-PINTXOS
01:00etan: ZE ESATEK!!

Sarerra-laguntzari 5 euroko salneurria jarri diogu eta txartelak, Gaztetxen, Karibe Zaharren, Lau Biden eta Oilarra tabernetan egongo dira salgai ostegunetik aurrera. Jaialdira hurbildu ezingo zaretenoi antolakuntzatik sarrera laguntza moduan erostea proposatu nahiko genizueke, epe ez oso luzera, Eixal baserria osorik eta bizirik berriro ikustea denon laguntzarekin lortu ahal izango dugulako.


 Eixal Rock kartela


Badator Gaztetxeko III. mendi astea!

2010/10/29 01:05
Azaroaren lehen astean, mendizaletasuna, abentura eta erlazionatutako gaiak izango dira protagonista gaztetxean. Astean zehar bideo eta argazki emanaldiak, argazki lehiaketa eta nola ez, amaitzeko, mendi martxa izango dugu, aurten nobedade garrantzitsu bat izango delarik; lakiolan lo egiteko aukera izango da. Mendi martxa eguneko bazkarirako tiketak jada salgai dituzue gaztetxean eta karibe zaharrean azaroaren 4a arte 15 eyporen truke. Animatu!

Egitaraua:

AZAROAK 2 ASTEARTEA

Nola sortzen dira mendiak?.Iniciación a la formación geológica.     

EMAILEA: Marian Rodriguez

Lekua: Legazpiko Gaztetxea

Ordua: 20:00 etan 

 

AZAROAK 3 ASTEAZKENA

SALTO BASE.Bideo emanaldia

Diego Bravo, legazpiar parakaidistaren progresioa, iada 10 salto base ikusgarriak eginak.

Lekua: Legazpiko Gaztetxea

Ordua: 20:00etan

 

AZAROAK 4 OSTEGUNA

HUAYHUASH TRABESIA (PERU).

Diapositiba emanaldia

Legazpiar laukote bat, argazkien bidez Peru aldean izandako esperientzia azalduko digute.

Lekua: Legazpiko Gaztetxea

Ordua: 20:00 etan

 

AZAROAK 5 OSTIRALA

THIS IS BIZI. Diapositiba emanaldia.

Yerko eta Iñakik bi gurpilen gainean Malasiatik Vietnamera egindako bidaiaren argazkiak erakutsiko dizkigute.

Lekua: Legazpiko Gaztetxea

Ordua: 20:00 etan.

Ondoren, argazki lehiaketako sari banaketa.

 

AZAROAK 6 LARUNBATA

MENDI MARTXA ETA GAUA LAKIOLAN EGITEA.

Mendi Martxa Gaztetxetik Lakiolara eta bazkari herrikoia.

Tiketak Gaztetxe eta Karibe Zaharrean salgai, 15 eyporen truke.

EPEMUGA: Azaroak 4  osteguna.

Irteera: 09:00tan, Gaztetxetik.

Bazkaria 14:00tan, Lakiolan.

 

Lakiolan lo egiteko aukera izango da 2 eyporen truke. Horretarako, lo egiteko zakua eta larunbaterako afaria norberak eraman beharko ditu.

Motxilak Mendi Martxaren irteeran jasoko dira, furgonetan igoko direlako.

ADI!!!, igande goizean Lakiolara gerturatzen direnei salda eta txoizoa eskaintzea dagokigu, beraz, GOIZEKO 08:00ETARAKO GOIZDEIA TXISTULARIEKIN MARTXAN JARRIKO GARA!!!

 III. mendia asteko kartela

 

Mendi astearekin batera argazki lehiaketa ospatuko da hirugarren urtez

 argazki lehiaketa mendi astea III

 

Mendi astearekin batera argazki lehiaketa ospatuko da hirugarren urtez

Mendi astearekin batera argazki lehiaketa ospatuko da hirugarren urtez

Saninaziok 2010. Argazkiak eta karaokea!

2010/08/03 12:46

 Argazki denak lasaiago ikusteko klikatu HEMEN


Eta hemen herriko artisten grabazioa!

IV. Eufemiano Iturriko sailkapenak

2010/08/02 19:00
Lehenbizi esan, 51 pertsonek izena eman zutela, 18 korrikalarik eta 33 txirrindularik. Ez da ba partaidetza makala alajaina! Irteera San Inazio plazan eman zitzaien eta aurreneko korrikalaria atsaldeko 17:15etan atera zen. Esan behar da ere Korostirako bidean jende apurtxo bat ere izan zela lasterketa ikusten baina beti bezala, jende gehiena eta anbienterik onena helmugan izan zela. Lasterketa amaitu ondoren saninaziora abiatu ziren partehartaileak bertan sari banaketa egitera.

Sailkapenak horrela gelditu ziren:

 Korrikalarietan:

 1- Zuhaitz Ezpeleta 26:51

2- Enrique Cecilia 29:15

3- Xabier Ibargutxi 29:53

 Kostako da Zuhaitz bezalako puntako kirolari baten errekorra haustea!

 Txirrindulariak

 1- Unai Badiola 28:29

2 -Beñat Azpiazu 29:04

3- Mikel Ariztimuño 29:19

Iazko irabazlea aurten fin ere!

 

Sailkapen osoa hemen ondoan klikatuta> SAILKAPENAK

Sari banaketaren ondoren Caravanas Oñateren eskutik material banaketa izan zen txirrundularien artean eta Ibargutxi Kirolak-en eskutik kirol materialaren zozketa.

LGAtik eskerrak eman nahiko genizkie gurekin duten jarreragatik. Eskerrak ere Manolo Agirreri ekitaldi honetarako ere ematen duen laguntzagatik.

Hurrengo urten gehio eta hobe!

LGA

 

 DSC_biak.jpg

 

  DSC_6239.JPG

 

IV. Eufemiano Iturri sarian izena emandakoak

2010/07/29 09:01
Gaur arte Eufemiano Iturrin izena eman dutenen zerrenda dakazute hemen ikusgai. Izena eman ez dutenak, mesedez agertu daitezela zapatuan 16:00etarako Saninazion gauzak fundamentuz egin ahal ditzagun. Earra inskripzioa gaztek! Eskerrikasko danoi!

  zerrenda1.jpg

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN