Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

Saninaziok 2010. Egitaraua.

2010/07/17 18:29
Aurten berriro ere Saninazio jaien antolakuntzaren ardura bere gain hartu du LGAk, baina urtero bezala auzotarrei gogorarazi nahiko genieke antolakuntza beraien eskuetan uzteko prest gaudela edozein momentutan, antolaketa lanetan laguntzeari utzi gabe. Ea auzotarren artean mogimendurik ikusten dugun! Animo! Bestetik esan, aurtengo egitaraua azken urteotan klasiko bihurtu ditugun ekintzekin datorrela eta espero dugula jai hauek berezi egiten dituen kutsu herrikoi berezi hori ere aurten izatea. Gu horretan saiatzen gara gutxienez, bai prezio herrikoiak jartzetik hasita, baita jendearen partehartzea eskatzen duten ekintzak antolatuz. Gauza gehio antolatu nahiko genituzke, ideiak badaude baina jende faltak, hauek alde batera uztera behartzen gaitu... Hortaz, berriro ere, jendea antolakuntza lanetan parte hartzera animatzen dugu. Bukatzeko, eskerrak eman nahiko genizkie beraien laguntzagatik Muruazpi Elkarteari Caravanas Oñateri eta Ibargutxi Kirolak-i.

UZTAILAK 30, OSTIRALA
19:30 Txupinazoa Saninazioko plazan.
Ondoren kolesterol banaketa bertso eta trikitixaz lagundurik. Debalde! Tragoak ez eh!
20:00 Josu Mujika hil zuteneko 35. urteurreneko omenaldi ekitaldia.
23:00 Rock kontzertua beheko txoznan. Malenkonia, Krell eta Elbereth
04:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Eurra papiroflexiai!

UZTAILAK 31, LARUNBATA
10:00 Goiz deia txistulariekin.
11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan.
11:00 Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian.
12:30 Jubilatientzat luntxa Muruazpin. On egin!!
16:30 Mus txapelketa Muruazpi elkartean.
17:00 Eufemiano Iturri lV. Mendi bizikleta eta oin-lasterketa saria. Saninazio plazatik abiatuta Korostira igoera. Jeitsierarako kaskoa ekartzen ez ahaztu!
18:00 Herri kirolak Saninazio plazan.
19:00 Eufemiano Iturri lasterketako  sari banaketa Saninazio plazan.
20:30 Paella erraldoia ardo ta sagardoz lagundua. bukatzeko postre ederra, dena 2 euroren truke. Afaria antolatzeko edozein laguntza eskertua izango da.
23:00 Rock kontzertua beheko txoznan. Mothership, Hardwave eta P.K.U.
23:00 Dantzaldia goiko plazan "Jo ta Hanka" taldearen eskutik. Dantzarako gogoz etorri!
03:30 Artistez beteriko Karaokea beheko eszenatokian. Animatu, izena eman eta abestia aukeratu gauean zehar txoznako barran! Abesteko dituzun gaitasun ezkutu horiek dastatu nahi ditugu!

ABUZTUAK 1, IGANDEA
Arratsaldean zehar auzoa txukundu eta desmuntaia, jaiak bakarrik antolatzen ez diren bezala, ez bait dira bere kaxa jasotzen... Agertu!!

Egitaraua PDF formatoan jeisteko klikatu datorrena Sani 2010 egitaraua

 saniweb.jpg

Aurten ere Eufemiano Iturri saria Saninaziotan!

2010/07/12 23:32
Saninaziotako egitarau osoa kaleratu ez bada ere, kirolariek lasterketa behar bezala prestatu dezaten lasterketaren inguruko informazioa denon eskura jartzen dugu. Aurten gainera oinezkoen lasterketa eta guzti!

Aurtengo Saninaziotan ere Eufemiano Iturri saria izango dugu. Parte hartu nahi dutenek hilaren 26a arte izena eman ahal izango dute Gaztetxean, Karibe Zaharrean eta Maiatzan, debalde.
 
Aurten, berritasun bezala oinezkoen lasterketa izango denez, izena ematerakoan eskertuko genuke argi jartzea bizikletaz edo oinez parte hartuko den, honek irteera antolatzeko lanak asko erreztuko dizkigulako. Lasterketa hilaren 31an, larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan oinezkoei irteera emango zaielarik eta ondoren, denbora tarte bat utzita, mendi bizikletadunei.
 
Sari banaketa goiko txoznan izango da, 19:00etan eta mendi bizikletako aurreneko 3 sailkatuek garaikurra izango dute, eta ordea, oinezkoen aurrenekoari soilik emango zaio aurten garaikurra, partehartzea nolakoa izango den ez dakigulako.

Urtero bezala, Ibargutxi Kirolak-en eta Caravanas Oñateren eskutik material zozketa izango da. Nola ez, gure eskerrik beroenak horrelako laguntza eskeintzeagatik.

Animatu parte hartzen eta ingurukoak animatu!

 eufemiano2010.jpg

 kartela tamaina handian HEMEN

Txotxongilo emanaldia gaztetxean

2010/06/17 15:08
Txotxongiloak legazpiko Gaztetxean El tenderete konpainiaren eskutik.

 El tenderete 2010

Erromeria egunean errotan ilunabarra. Errotako biztanleekin jolastuz beraien iskanbila zaharrak konpontzea erabakitzen duten bi garezur zaharren bitartez garatzen da ekintza, egun berria sortu aurretik inpernutara arima kopuru handiena bere txalupan eramatea nork lortuko duen apustu eginez., Inor zutik geratzen ez den komedia bortitz eta korapilotsua.

 

SANINAZIOK 2010. Aurreneko bilera

2010/05/10 22:09

Ostiral honetan, maiatzak 14, saninazio auzoko  jaien inguruan aurreneko hurbilketa bat egingo dugu gazte asanbladako bileran. Beraz, saninazioen antolaketarako ekarpenen bat dutenentzako edo laguntza eskeini nahi duen edonorrentzako ateak irekita izango dira. Bilera arratsaldeko 7retan izango da gaztetxean. Animatu!

 Saninazio2010 lehen bilera

 

2010eko Zapatuko inauterien argazkiak ikusgai

2010/02/14 11:57
Hurrengo urterako bazkaltzeko tokiaren inguruan aldaketak egingo diren arren, argi asko ikusi genuen nola siberiatik etorritako hotzak ere ezin gaituen atzera bota! Leaxpi tropikal noizko!

 

Argazkiak ikusteko:

http://www.flickr.com/photos/xapoto/sets/72157623429371536/

Zuek ateratako argazkirik edo bideorik izan ezkero, bidali mesedez!  

 

Ongietorriak izango dira ere inauteri egun hau urtero hobetzen joateko jendeak egin ditzaken komentario, kritika, ekarpen eta laguntza denak; Batez ere karrozarekin egiten diren geldialdietan "antzezpentxo" bat egiteko prest dauden koadrilen arteko koordinaketa bilatzeko direnak.

LGAren foroan nahi dezuena bota!

 

 karroza kalean

 

 

Zapatuko Ihauteriak. Osteguneko bilera eta gero

2010/02/04 23:13
Ostegun arratsaldeko bileran jende asko egon ez bada ere, esan daiteke hainbat koadrilek zapaturako mozorroa erabakia daukatela eta prestaketa lanetan ari direla.

Bileran atera diren mozorroetako batzu aipatzeagatik, hasteko esan daiteke Euskal Herrian horren ezaguna eta jarraitua den "curling" talde baten presentzia ziurtatu digutela, esgrimazaleren batzu ere izango dira, arkulariak, belar-hockey talde bat ere "stick" beldurgarri horiek eskutan dituztela, (ojo!), ping-pong zaleek ere goi mailako partidetaz disfrutatu ahal izango  dute, eta hau dena gehiengoaren inungo berririk izan gabe!
Argi dago 1992. urteko joku olinpikoek mozorroa erabakitzeko orduan aukera asko ematen dituztela.. Orduko irudi batzu ikusi eta azkar asko aukeratu daiteke mozorrorenbat!

Irudian ikusi dezakezuenez, karroza ere aurrera badoa, hortaz, bazkariko txartelen inguruan azken oharra, betikoa gertatu ez dadin; mesedez erosi txartela igandea 7 baino lehen, horren ondoren erosi nahi izateak menua prestatzerako orduan arazo asko sortzen bait ditu.  Abisatu ere zure ingurukoak, ez dala ezer kostatzen eta lana asko errazten digula! 

Blogeko sarrera honi hemen erantzunez edo LGAren foroan zuen mozorroen edo izango direnen berri eman dezakezue!

 

 Zapatuko ihauterietako karroza

2010eko zapatuko ihauteriak martxan berriz ere

2010/01/21 11:55
Iaz antolatutako egunaren ondoren, aurtengoa antolatzea erraza bazirudien ere, ihauteriak zapatuan ospatzea kolokan jarri duten bi arazo izan ditugu. Alde batetik, bileretara azaldutako jende kopuru exkaxa, honek ez zuen exkaxa ere den lantaldea gehiegi animatu; eta bestetik, lanerako animo gehienak zapuztu zituena, hau da, karrozak egiteko leku baten falta.

Iaz bezala “mangos”eko pabilioia lortu bagenuen ere, (eskerrak berriz ere jabeei),  Ihauterik 2010 irimoraondoren, pabilloia alokatu egin behar zutela esan ziguten eta ezin izango genuela erabili. Beste leku batzuk begiratu eta gero, larunbateko ihauteriak bertan behera uztea erabakitzekotan egon zen, baina urretxuko karrozak egiten diren “irimo”ko pabilioia azken aukera bezala azaldu zen, nahiz eta bertara joateko oso eskura ez egon.
Ihauterietarako 23 egunen faltan egon arren, ekintza aurrera ateratzen saiatuko gara eta asko errepikatzen garela esaten badigute ere, berriro ere jendearen laguntza eta inplikazioa eskatzen dugu. Laguntza, ekintzak antolatu eta parte hartzeko garaian eta inplikazioa, egingo diren bileretara azaltzen, ideiak aurkezten, mozorro desberdinak prestatzen…
Beraz, jendeak gogoan izan dezala, otsailaren 13an legazpin olinpiadak burutuko direla, bazkari herrikoia izango dugula Domingo Agirreko frontoi estalian, eta bertatik aterata, karroza baten laguntzaz, kalejira latza, eta nola ez, iaz bezala, ondo pasatzeko aukera bikaina. 

Zabaldu berria inguruan, ezagunen artean, kuadrilan, Tuenti ostia hortan… Denboraz gaizki bagabiltza ere ea lortzen dugun iaz bezala ihauteriak zatitu ordez anbientea bikoiztea.
Ea aurten, olinpiar izpirituaren eraginez, berriro ere legazpiarrok zapatuko ihauteriei kolore berezia ematen diegun, eta pebeteroaren pizketa ikusgarrian biltzen garen, mozorroa egiteko imajinazioari eragin eta gero.. Olinpiadekin erlazionaturiko edozerk balio du!!

Edozein zalantza argitzeko gazte asanbladaren forora jo dezakezue.

BAINA HASTEKO, IGANDE HONETAN, HILAK 24, ATSALDEKO 5-ETAN GAZTETXEAN GELDITUKO GARA URRETXUKO IRIMO ENPRESARENA ZEN PABILIOIRA JOATEKO, BERTAN PRESTATUKO BAIT DUGU KARROZA.

AGERTU REDIOS, BURU ASKOK GUTXIK BAINO GEHIO PRODUZITZEN BAIT DUTE.. (edo hori diote...)

Apostasiaz bilera informatiboa

2010/01/04 22:40
Azken egunotan Donostiako artzapezpikutzatik zenbait gazte legazpiar pasa direla eta, eliza katolikoari uko egiteko informazioa banatzeko aprobetxatu nahi du Legazpiko Gazte Asanbladak.
 Apostasiaz bilera

  Eliza katolikoaren kide izateari uzteko prozesu bat zegoela ez bazenekien, datorren urtarrilaren 21ean honen inguruko lehen eskuko informazioa jaso ahal izango dezu eliza katolikoaren kide izateari utzi nahi dioten legazpiar gazte batzuen eskutik.

 

Bilera, arratsaldeko 7etan izango da Kultur Etxean

.

XX. urteurrenaren proiekzioa

2009/12/20 18:55
Esan bezala, hemen daukazue pasa zen abenduaren 12an frontoiko bazkariaren ondoren proiektatu zen diapositiba emanaldia.

Proiekzioa azkenik windows media-ko formatoan zintzilikatu dugu ahalik eta arazo gutxien eman ditzan. Bere barnean, entzuteko moduan etzeudelako proiektatu ezin izan ziren bideoak daude, eta aipatu ere, bideo hau ere mozketarik gabe eta bere osotasunean jeisteko aukera egongo dela hemen bertan gutxi barru.

Proiekzioa bi kalitatetan dago jeisteko:

384x288 pixeletako formatoan, 42 MB, klikatu HEMEN

768x576 pixeletako formatoan, 340 MB, klikatu HEMEN

 

 koartelekoa2

Kamixetak salgai!

2009/12/11 18:20
Koartelaren okupazioaren XX. urteurrena gogoratzeko eta ospatzeko Kalvellido marrazkilari andaluziarraren marrazkiaz egin diren kamixetak dagoeneko salgai dituzue 12 eypotan Gaztetxen, Karibe zaharren eta Kukuen. Bazkarian ere salgai izango dira eta legazpitik kanpoko norbaitek nahiko balu, bidalketa gastuak bere gain hartuta postaz bidaliko genioke.

 Kamixetak salgai

Klikatu hemen irudia handitzeko> Kamixetak salgai

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN