Hemen zaude: Hasiera / Blogak / LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADA

EUFEMIANO ITURRI II. MENDI BIZIKLETA SARIA

2008/08/02 16:57
Pelaje izan zen azkarrena KOROSTIko igoeran

SAN INAZIO JAIAK 2008

2008/07/24 01:30

Uztailak 26 Larunbata:

  • 16:30  Mus txapelketa latza Muruazpi elkartean.

Uztailak 30 Asteazkena:

  • 19:30  Txupinazo mundiala Saninazioko udaletxe plazan buruhaundiez lagundurik.

  • Ondoren  Ardo eta txistorra banaketa itzela bertsolari eta trikitilariekin. 

  • 20:00  Josu Mujika hil zuteneko 33. urteurreneko omenaldi ekitaldia.

  • 23:00  Rock jaialdi sinestezina beheko txoznan.

  • 23:30  Adin guztietarako dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin. Mogitu gerriak!

  • 04:00  Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan. Irabazten duen txapeldunarentzat sari likidoa!

Uztailak 31 Osteguna: 

  • 10:00  Goiz Deia txistulariekin.

  • 11:00  Meza Santikutz egoitzako kaperan.

  • 12:30  Jubilatuentzat paregabeko luntxa Muruazpi elkartean. On egin!

  • 18:30  Herri-kirol erakustaldi ederra San Inazio plazan.

  • 20:30  2 euroren truke afaltzeko paella aparta dastatzeko aukera, ardo eta sagardoz lagundurik, errematerako postrea eta guzti. Krisia? Saninazion ez!

  • 23:00  Herriko taldeen eskutik rock jaialdi amaitezina beheko txoznan.

  • 23:30  Gerria astintzen jarraitzeko dantzaldia San Inazio plazan ARRASTO taldearekin. Eurre!

Abuztuak 1 Ostirala 

  • 17:00  Umeentzako txotxongiloak EL TENDERETE taldearekin beheko eszenatokian.

  • 18:00  Eufemiano Iturri II. Mendi Bizikleta saria. San Inazio plazatik abiatuta sasi ordekarik gabeko korostirako igoera.

  • 23:00  Azken txanpan sartuta, rock jaialdia beheko txoznan.

  • 04:00  Edonor abeslaria ezin daitekela izan demostratzeko karaoke saioa. Ordu txikietan lotsik ez oholtzan!

Abuztuak 2 Larunbata 

  • 11:00  Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian. Izen ematea 11etatik 12etara.

EUFEMIANO ITURRI II. MENDI BIZIKLETA SARIA

2008/07/17 01:06
San Inazioko jaien egitarauaren barnean aurten ere mendi bizikleta saria ospatuko da.

Izena emateko epea uztailaren 28an amaituko da eta karibe zaharrean, gaztetxean eta maiatzan eman dezakezue. Beraz badakizue, AAAANIMO!!!!

Helbide honetan, pasa denm edizioko argazkiak aurkituko dituzue.
http://www.montondeziemo.com/fotoalbums/IEufemianoIturriBTTsaria/index.html

Gainerako jaien egitaraua, prest dagoenean argitaratuko dugu.

 

LEGAZPIKO GAZTEAK K.E FUTBOL ZAZPIKO I. HERRI TXAPELKETA

2008/05/23 14:57
24 taldek eta 300 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte Legazpiko Gazteak K.Ek antolaturiko lehen futbol zazpi txapelketan. Pasa den ostegunean ospatu zen bileran, hainbat arau esplikatu eta taldeen eta egutegiaren zozketa egin zen. Horrela geratu dira gauzak.

TALDEAK

A TALDEA

B TALDEA 

C TALDEA 

  1. Attiko

  2. Loratzen

  3. Satanases del Infierno

  4. The Kulebras

  1. La Peña + Ruin

  2. Futbol Comedy

  3. Anaiak Lagun Taldea

  4. Hegialde

  1. Karibe Zaharra

  2. Zurruteroak

  3. Urtatza Racing

  4. Makabi de Lebantar

 D TALDEA 

 E TALDEA 

 F TALDEA 

  1. Vodka Juniors

  2. Mapet/d

  3. Zatorpatx

  4. Ibili F.T

  1. Tekila 7

  2. Burkina Faso

  3. Fox Terryers

  4. Rafat & Compañy

  1. Eitifors

  2. Oskorri F.T

  3. The Drink Team

  4. Niutin

EGUTEGIA

1. Jardunaldia (ekainak 21)

ORDUA

1.ZELAIA

2.ZELAIA

11:00

*ATTIKO

*SATANASES DEL INFIERNO

LORATZEN

THE KULEBRAS

12:30

**LA PEÑA + RUIN

**FUTBOL COMEDY

ANAIAK

HEGIALDE

15:00

K. ZAHARRA

ZURRUTEROAK

URTATZA RACING

MAKABI DE LEBANTAR

16:30

VODKA JUNIORS

MAPET/D

ZATORPATX

IBILI

18:00

TEKILA 7

BURKINA FASO

FOX TERRYERS

RAFAT & COMPAÑY

19:30

EITIFORS

OSKORRI F.T

THE DRINK TEAM

NIUTIN

*   Igandea 22, 17:00etan jokatuko da.

** Igandea 22, 18:30etan jokatuko da.

2. Jardunaldia (ekainak 28)

ORDUA
1.ZELAIA
2.ZELAIA
11:00
K. ZAHARRA
URTATZA RACING
***ZURRUTEROAK
*MAKABI DE LEBANTAR
12:30
VODKA JUNIORS
ZATORPATX
***MAPET/D
****IBILI
15:00
TEKILA 7
FOX TERRYERS
BURKINA FASO
RAFAT & COMPAÑY
16:30
EITIFORS
THE DRINK TEAM
OSKORRI F.T
NIUTIN
18:00
ATTIKO
LORATZEN
SATANASES DEL INFIERNO
THE KULEBRAS
19:30
LA PEÑA + RUIN
ANAIAK
FUTBOL COMEDY
HEGIALDE

***    Igandea 29, 18:00etan jokatuko da
**** Ostirala 27, 19:30etan jokatuko da

3. Jardunaldia (uztailak 5)

ORDUA

1.ZELAIA

2.ZELAIA

11:00

TEKILA 7

RAFAT & COMPAÑY

BURKINA FASO

FOX TERRYERS

12:30

EITIFORS

NIUTIN

*OSKORRI F.T

*THE DRINK TEAM

15:00

ATTIKO

THE KULEBRAS

SATANASES DEL INFIERNO

LORATZEN

16:30

**LA PEÑA + RUIN

**HEGIALDE

FUTBOL COMEDY

ANAIAK

18:00

K. ZAHARRA

MAKABI DE LEBANTAR

ZURRUTEROAK

URTATZA RACING

19:30

VODKA JUNIORS

IBILI

MAPET/D

ZATORPATX

*   Igandea 6, 12:30etan jokatuko da.
** Igandea 6, 19:30etan jokatuko da.

LEGAZPI ROCK JAIALDIA

2008/04/03 00:57
Bergarako Tartufo aretoan, LEGAZPI ROCK jaialdia ospatuko da Apirilaren 25ean. Azpimarratzekoa, HARTU ARTE taldearen itzulera. Autobusa jarriko da joan nahi duen guztiarentzat. Gaztetxean jarriko dira tikeak salgai 15 euroren truke. Prezioan, autobusa eta kontzerturako sarrera sartzen dira.

 

BERTSO BAZKARIA 2008

2008/03/25 15:01
Apirilaren 5ean, azken urteetako ohiturei jarraituz, BERTSO BAZKARIA ospatuko da GAZTETXEAN, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolariekin.

  • EGUNA: Apirilak 5, larunbata

  • ORDUA: 14:30etan

  • BERTSOLARIAK: Jokin Uranga, Xabier Silveira eta Fredi Paia

  • MENUA: Paella, bigarren platera, postrea, akeita, txola ta txokorra.

  • PREZIOA: 18 euro. Martxoaren 30a arte GAZTETXEAN eta KARIBE ZAHARREAN salgai.

 

KONTZERTUA: On Benito + Mahaster River

2008/03/07 01:42

KONTZERTUA: Governors + Cool Circus

2008/01/10 05:55

Governors taldea Arrasatekoa da eta Juan Sangre du proiektuaren bultzatzaile eta gidari. Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela esan daiteke. Juan Sangrek urte asko daramatza musikaren munduan; bere bi talderik ezagun eta ospetsuenak Ekon eta Fjord taldeak izan dira, biak gailurrean ibilitakoak. Laukotearen diskoa  Garate estudioan grabatu zen Haritz Harreguy teknikaria, eta Jimi, Soziedad Alkoholika taldeko gitarra jotzaileen eskutik. Musika estiloa rock indartsu eta melodikoan koka daiteke. Gorputz handiko kantuak dira, espazioa azkar betetzen duten horietakoak. Musika gihartsu eta zaildua.

 

 

 

DIAPORAMA-HITZALDIA - Senegal

2007/12/27 14:31

BERTSO SAIOA

2007/12/24 01:09
Legazpiko Gaztetxea I. Bertso Txapelketa.

Motorrak berotzeko, Asier Iriondok eta Nerea Elustondok, bertso batzuk kantatuko diztuzte. Ondoren, gaztetxeko bertsolarien txapelketa izango da, eta gero, gaztetxean biltzen garen guztion artean, bertso batzuk kantatuko ditugu trikitixak alaiturik. Bukatzeko, sari banaketa egingo dugu. Bi sari banatuko dira. Epaimahaiaren saria bata eta publikoaren saria bestea.

GABONAK GAZTETXEAN

2007/12/18 12:40
Gabon hauetarako hainbat ekintza antolatu ditugu gaztetxean.

Aurkezpena

ONGI ETORRI GURERA. Bertan LEGAZPIKO GAZTE ASANBLADAK antolatzen dituen ekintzen berri izango duzu. Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero gure emaila erabili dezakezu. Gaztetxeari eta LGAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo eta zeozer aipatu nahi baduzu, beheko estekan klik egin.

LGAren FORORA JOAN