Urola Garaiko merkataritzan euskara bultzatzeko bloga.
Atera selfie zure dendariarekin
*Selfietarako KARTOIA ez badaukazu zure herriko euskara zerbitzuan eskatu ezazu edo honen gainean klik egin eta deskargatu
- Kanpainako bideoa:
- Selfie edo argazkia BEZEROAK atera behar du.
- Bezero bakoitzak nahi adina selfie bidali ahal izango du, establezimendu bakoitzeko bat.
- Merkatariek ere bidali ahal izango dituzte, baina bezero diren establezimenduetakoak, ez bere dendakoa.
- Argazkia Whatsapp-ez edo e-mailez bidali beharko dira.
- Argazkiarekin batera bezeroaren telefonoa eta estableziomenduaren izena bidali behar dira.
- Kanpainaren bukaeran sariak zozketatuko dira.
pozikgainera@gmail.com
whatsapp: 628759948
Hona hemen SALek eta EROSek bidalitako selfie.
OHARRAK:
- Urola Garaia eskualdeko 18 urtetik gorako edonork bidali dezake bere argazkia
- Parte hartzaileen ardura izango da argazkiaren gaineko jabetza edo eskubidea daukatela bermatzea
- Parte hartzaileek baimena ematen diote UrolaGaraia Mankomunitateari beraien argazkiak sarean zabaltzeko
Kalkulagailu zientifikoa euskaraz erabili nahi duzu?
Euskaraz hitz egiten duten kalkulagailu zientifikoen berri eman dugu ikastetxeetan hil honetan. Produktu hauei buruzko informazioa EUSKARAZ KONTSUMITU KONTSUMITU EUSKARAZ ATALEAN gorde ditugu.
2016-2017 merkataritza kanpainarako txartelak banatzen hasi gara
Aurtengo kanpainan dendariak eta bezeroak elkarrekin argazkia atera beharko dute (SELFIE), txartela eskuetan dutela. Dendariak “nik euskaraz saltzen dizut” eta bezeroak “nik euskaraz erosten dizut” mezua erakutsiko dute txartelean.
Sari ugari izango dira eta, dagoeneko, argazkiak bidal daitezke
628759948 whatsapp-zenbakira edo
pozikgainera@gmail.com helbidera.
Aurkezpena eta informazio zehatza abendu hasieran egingo da, euskararen egunaren inguruan.
Legazpiko merkatariak FACEBOOKen
Hona hemen tailerraren laburpentxoa:
-
Markaren orrialdea sortu, ez erabili zure orri pertsonala negozioaren orri gisa
Facebooken zertarako egon? kontua sortu baino lehen argi eta garbi izan behar dugu zertarako egon nahi dugun sare sozial horretan: gure negozioa eta marka ezagutarazteko, gure produktuen berri emateko, bezero eta hornitzaileekin harremanetan egoteko, jendearen beharrak eta interesak ezagutzeko, eskaintza eta sustapenen bidez bezeroak fidelizatzeko …
Aztertu zure orria:
- Irudia: zure establezimenduaren berri ematen duen irudia erabili. Atal estatikoetan euskara ere erabili.
- Bezeroari zuzentzen zaizun hizkuntzan erabili.
- Partekatzeak egin mezuaren jatorrizko hizkuntzan
- Zaindu hizkuntza kalitatea
- Logoa: logoa baldin baduzu orriaren hasieran jarri ezazu, karratua izatea komeni da
- Argitaratzen dituzun albisteen atsegin dut-ak jarraitu itzazu
- Maiztasuna: saiatu maiztasuna mantentzen. Ez da ona egunean 8 albiste argitaratzea edo 10 egunetan ez argitaratzea ezer. Garai batean lan asko baduzu utzi albisteak prest eta programatu noiz argitaratuko diren.
- Argazkiak: argazkiak eta bideoak oso erakargarriak dira. Zuk sortutakoak badira hobe. Herriko jendea agertzen bada hobe. Kontuz adin txikikoekin eta copiright duten argazkiekin.
- Hizkuntza: dena ez da euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu behar. Ez erabili beti itzulpen zuzena (gaztelaniaz eta euskaraz gauza bera esan). Atsotitzak eta kaleko espresioak erabili.
- Herriko merkatarien edo lagunen artean elkarlana erabili: atsegin dut gehiago lortzeko, partekatzeko …
-
Zure orrialdearen jarraipena egin: estatistikak botoian klikatu eta informazio asko lortuko duzu.
Nola erabili Facebook bezeroek gure komertzioa ezagutzeko? Merkatarientzat tailerra
Merkatari eta ostalari askok erabiltzen duzue Facebook eta beste sare sozialak. Sare sozialetan zer egin eta nola jokatu behar dugun ez digute eskolan irakatsi, normalean bakoitzak bere esperientziaren arabera funtzionatzen du.
Edurne Gonzalez legazpiarra, EMUNeko komunikazio arduraduna izango dugu tailer hau gidatzeko. Bertan gai hauek aztertuko ditugu:
- Euskara eta gaztelaniaren erabilera: mezu guztiak bi hizkuntzetan argitaratu behar al ditugu?, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz? bezeroak erakartzeko mezu potenteak nola sortu?
- Parte hartzaileok gure esperientzia partekatuko dugu.
Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da
943737188
euskara@legazpi.eus
Tailer bera Urretxun ere izango dugu ekainaren 1ean, 15:00etan, kultur etxean
Sari banaketa ekitaldia hilaren 28an Zelai Ariztin
Sari banaketara erosketa txartela jasoko duten 30 herritarrak gonbidatu ditugu.
Txartel bakoitza zein establezimendutan gastatu beharko den ere zozketa bidez erabaki dugu. Beraz, 30 establezimendu horiek ere gonbidatu ditugu.
Erosketa txartela jasoko dituzten 30 herritarrak 2015. urtetik osatzen ari garen mosaikotik atera ditugu, zozketa bidez.
Argazkia bidali dituzten establezimenduen artean zozketa egin dugu erosketa txartelak non gastatu beharko dituzten erabakitzeko. Merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduetako arduradunek bidalitako argazkiekin diaporama bat osatu dugu.
99 establezimendu eta 360 herritar euskaraz merkataritzan
2016ko mosaikoan 1.400 argazki daude. Deskargatzeko egin klik irudiaren gainean.
1.400 herritar hauen artean 30ek 50 euroko erosketa txartel bat irabazi dute. Telefonoz deituko diegu.
ESTABLEZIMENDU SARITUAK
30 herritar horiek bere herriko denda zehatz batean gastatu beharko dituzte erosketa txartelak. Hau ere zozketa bidez erabaki dugu.
LEGAZPI | URRETXU | ZUMARRAGA |
Peñi estetika | Ikus | Marlo |
Ruth Lorategia | Zerki | Muskari Loradenda |
Jokine lentzeria | Izarra arrandegia | Oskarbi oinetakoak |
Zuzen zerbitzu grafikoak | Pakita eta Josetxo harategia | ATA (Aranburu ta Amilleta) harategia |
Algar | Titare mertzeria | INTERSPORT_LORAMENDI |
Motx eta Ni | Berriki oinetakoak | Josune Janari denda |
Poxpolin | Hamahiru | Kuxkux |
Korosti kafea | Aitxu | Lanbroa belar denda |
Eder Lentzeria | Aixa | Urdangarin burdindegia |
Ibargutxi Kirolak | Argizti optika | Alex Kirolak |
AZPI | URRETXU | ZUMARRAGA |
Peñi estetika | Ikus | Marlo |
Ruth Lorategia | Zerki | Muskari Loradenda |
Jokine lentzeria | Izarra arrandegia | Oskarbi oinetakoak |
Zuzen zerbitzu grafikoak | Pakita eta Josetxo harategia | ATA (Aranburu ta Amilleta) harategia |
Algar | Titare mertzeria | INTERSPORT_LORAMENDI |
Motx eta Ni | Berriki oinetakoak | Josune Janari denda |
Poxpolin | Hamahiru | Kuxkux |
Korosti kafea | Aitxu | Lanbroa belar denda |
Eder Lentzeria | Aixa | Urdangarin burdindegia |
Ibargutxi Kirolak | Argizti optika | Alex Kirolak |
Merkatari edo bezero: zure argazkia bidali al duzu?
BEZEROAK:
Jasotzen ditugun argazkiak mosaikoan txertatuko ditugu.
MERKATARI, OSTALARI ETA ZERBITZU ESTABLEZIMENDUAK
Argazkiak hemen ikus ditzakezue.
Facebook-en ere orrialde bat sortu dugu eta bertan ikus daitezke argazkiak
50 € irabazi nahi al duzu? Bidali zure argazkia otsaila bukatu baino lehen
LEGAZPI, URRETXU ETA ZUMARRAGAN zozketak
Herri bakoitzean 50 €-ko 10 txartel zozketatuko ditugu. Zozketa:
- Argazkia bidali duten bezeroen artean herri bakoitzean 10 aukeratuko ditugu zozketa bidez
- Argazkia bidali duten establezimenduetan gastatuko dituzte txartelak, zozketa bidez aukeratuko ditugu establezimenduak
BEZEROAK:
Mosaikoa handitzeko bezeroen argazkiak nahi ditugu
ESTABLEZIMENDUAK
Establezimenduen argazkiak nahi ditugu. Argazkietan euskara ikusi behar da.
50 € irabazi nahi al duzu?
Martxoan argitaratutako mosaikoan zure aurpegia ez badago, egin argazki bat eta bidaliguzu.
Mosaikoan zure aurpegia baldin badago, bilatu ez dagoen norbait eta egiozu argazkia.
Mosaikoan dauden aurpegi guztien artean zozketa egingo eta 30 lagunek jasoko dute 50 €-ko txartela hainbat dendetan gastatzeko.