Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Euskaraz? pozik gainera / Legazpiko merkatariak FACEBOOKen

Legazpiko merkatariak FACEBOOKen

2016/05/24 12:43
Maiatzaren 18an Edurne Gonzalez EMUNeko komunikazio arduradunak Facebooki buruzko tailer bat gidatu zuen Legazpin. Hamabost merkatari hurbildu ziren eta ikusi ahal izan genuenez gai honek interes handia sortzen du establezimenduen arduradunen artean.

 

 Hona hemen tailerraren laburpentxoa:

  • Markaren orrialdea sortu, ez erabili zure orri pertsonala negozioaren orri gisa

  •  Facebooken zertarako egon?  kontua sortu baino lehen argi eta garbi izan behar dugu zertarako egon nahi dugun sare sozial horretan: gure negozioa eta marka ezagutarazteko, gure produktuen berri emateko, bezero eta hornitzaileekin harremanetan egoteko, jendearen beharrak eta interesak ezagutzeko, eskaintza eta sustapenen bidez bezeroak fidelizatzeko …

Aztertu zure orria:

  • Irudia: zure establezimenduaren berri ematen duen irudia erabili. Atal estatikoetan euskara ere erabili.
  • Bezeroari zuzentzen zaizun hizkuntzan erabili.
  • Partekatzeak egin mezuaren jatorrizko hizkuntzan
  • Zaindu hizkuntza kalitatea
  • Logoa: logoa baldin baduzu orriaren hasieran jarri ezazu, karratua izatea komeni da
  • Argitaratzen dituzun albisteen atsegin dut-ak jarraitu itzazu
  • Maiztasuna: saiatu maiztasuna mantentzen. Ez da ona egunean 8 albiste argitaratzea edo 10 egunetan ez argitaratzea ezer. Garai batean lan asko baduzu utzi albisteak prest eta programatu noiz argitaratuko diren.
  • Argazkiak: argazkiak eta bideoak oso erakargarriak dira. Zuk sortutakoak badira hobe. Herriko jendea agertzen bada hobe. Kontuz adin txikikoekin eta copiright duten argazkiekin.
  • Hizkuntza: dena ez da euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu behar. Ez erabili beti itzulpen zuzena (gaztelaniaz eta euskaraz gauza bera esan). Atsotitzak eta kaleko espresioak erabili.
  • Herriko merkatarien edo lagunen artean elkarlana erabili: atsegin dut gehiago lortzeko, partekatzeko …

  • Zure orrialdearen jarraipena egin: estatistikak botoian klikatu eta informazio asko lortuko duzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna: