Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Euskaraz? pozik gainera / Nola erabili Facebook bezeroek gure komertzioa ezagutzeko? Merkatarientzat tailerra

Nola erabili Facebook bezeroek gure komertzioa ezagutzeko? Merkatarientzat tailerra

2016/05/10 09:50
Nola sortu ditzaket mezu potenteak euskaraz? Euskara eta gaztelaniaz biak batera jarriko ditut? Mezu bera bi hizkuntzetan errepikatuko dut?

Merkatari eta ostalari askok erabiltzen duzue Facebook eta beste sare sozialak. Sare sozialetan zer egin eta nola jokatu behar dugun ez digute eskolan irakatsi, normalean bakoitzak bere esperientziaren arabera funtzionatzen du.

Edurne Gonzalez legazpiarra, EMUNeko komunikazio arduraduna izango dugu tailer hau gidatzeko. Bertan gai hauek aztertuko ditugu:

  • Euskara eta gaztelaniaren erabilera: mezu guztiak bi hizkuntzetan argitaratu behar al ditugu?, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz? bezeroak erakartzeko mezu potenteak nola sortu?
  • Parte hartzaileok gure esperientzia partekatuko dugu.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da

943737188 

 euskara@legazpi.eus

Tailer bera Urretxun ere izango dugu ekainaren 1ean, 15:00etan, kultur etxean

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar bider bi ?
Erantzuna: