Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Euskaraz? pozik gainera / Sari banaketa ekitaldia hilaren 28an Zelai Ariztin

Sari banaketa ekitaldia hilaren 28an Zelai Ariztin

2016/04/20 10:34
Kanpainaren bukaera ekitaldian 50 euroko 30 erosketa txartel banatuko ditugu Zelai Ariztin, apirilaren 28an, 13:30ean. Ekitaldian mankomunitateko lehendakariak eta Urretxu zein Zumarragako alkateek parte hartuko dute, Zintzo-Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteetako ordezkariekin batera.

Sari banaketara erosketa txartela jasoko duten 30 herritarrak gonbidatu ditugu.
Txartel bakoitza zein establezimendutan gastatu beharko den ere zozketa bidez erabaki dugu. Beraz, 30 establezimendu horiek ere gonbidatu ditugu.

Erosketa txartela jasoko dituzten 30 herritarrak 2015. urtetik osatzen ari garen mosaikotik atera ditugu, zozketa bidez.

Argazkia bidali dituzten establezimenduen artean zozketa egin dugu erosketa txartelak non gastatu beharko dituzten erabakitzeko. Merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduetako arduradunek bidalitako argazkiekin diaporama bat osatu dugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi 'hamazazpi' zenbakiak erabiliz.
Erantzuna: