Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sanmiel basherri taldea

Legazpiko Sanmiel basherri taldearen bloga

Bertatik Bertara ekimeneko bideoa

2013/12/16 11:57
Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko Bertatik Bertara ekimenaren barruan, honako bideo hau ekoiztu du Gattiken produktorak. Bideoan parte hartzen duten bertako ekoizleen artean Gorka Iñurritegi ere agertzen da kontsumo taldeen ekoizpen lanari buruz hitzegiten eta beste aldetik kontsumitzaileen ikuspuntua Idoia Gardek jartzen du. Interesgarria!

Martxan da Sanmiel!

2013/11/19 17:05
Martxan da legazpiko Sanmiel basherri taldea. Azken hilabetean herrian martxan jarri den bigarren taldea da hauxe eta talde honek ekoizle legazpiarra du, Gorka Iñurritegi, Telleriarteko San Migel baserrikoa. Baserri inguruko lurrak prestatu ditu 15 legazpiarrok osatzen dugun taldea baratzeko produktu ekologikoekin urte osoan zehar ornitzeko.

Basherri taldeak zer diren pixkat argitzeko ondorengo estekan duzue informazio pixka bat, Basherri blogetik kopiatutakoa: Zer dira basherri taldeak

Irailaren 2an banatu zen lehen otarra taldekideen artean, argazkian ikusi dezakezuen hori hain zuzen ere. Hemendik aurrera aldian behin taldearen inguruko berriak argitaratu nahi ditugu blog honetan eta basherri taldeen inguruan interesgarria izan daiteken informazioa ere.

Edozein informazio, irudi, eritzi, otarreko produktuekin egindako errezetak, hauen inguruko edo bestelako zalantzak sanmiel.legazpi@gmail helbidera bidali ditzakezue blogean argitaratuak izan daitezen.

Animatu mesedez! Guztion esku dago blogak bizitza minimo bat izatea.

Sarrerako argazkia (i)Sarrerako argazkia (ii)

logo horizontala

Aurkezpena

Legazpiko Sanmiel basherri taldearen bloga

Blogeko sarreren artxiboa
2013